Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2022ko urteko txostena
EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 110.829 laginen emaitzak aurkezten ditu.
2022. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu:
- LMRtik beheragoko lagin kopurua (%)
Aztertutako laginen % 96,3 legezko mugen barruan zeuden.
- Hondakinak ez diren aurkitu lagin kopurua (%)
- LMR-tik beheragoko lagin kopurua (%)
Laginen % 51,4tan (6.023 lagin) ez zegoen kuantifikatzeko adinako hondakinik; % 47tan (5.512) hondakin bat edo gehiago zeuden baimendutako mailako edo horien azpiko kontzentrazioetan; eta %1,6k (192) baino ez zuten baimendutako mailatik gorako hondakin kopurua.
Pestizida-hondakinen gehieneko mugak gainditzearekin lotutako mundu‑mailako tasa pixka bat jaitsi zen 2019tik 2021era (% 2tik % 1,6ra)
Gainditze-tasa horrek gora egin zuen elikagai hauetan: azak, tomateak, letxugak, garagar-aleak eta olo-aleak.
Estatu-mailako datuak
2022an, elikagaietako pestizida-hondakinak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko programaren barruan, 1.743 lagin aztertu ziren pestizida-hondakinak bilatzeko. 1.743 lagin horiek aztertuta 292.340 emaitza lortu ziren.
Aztertutako laginen % 0,75etan ikusi ziren EBk ezarritako HGM gainditzen zuten pestizida-hondakinen mailak. Zehazki, 13 lagin ez-onargarri ikusi ziren (16 analitika ez-onargarri). Izan ere, lagin batzuek positibo eman zuten substantzia bat baino gehiagotan; esate baterako, ezti-lagin batek positibo eman zuen klorfenbinfosean, kumafosean eta flubalinatoan (isomeroen batura).
Haurtxoentzako elikagaien laginetako bakar bat ere ez zen izan ez-onargarria.
‘Frutak eta beste barazki batzuk’ taldean daude emaitza ez-onargarri gehien, baina esan beharra dago, halaber, aztertutako lagin guztien % 78,37 talde horretakoak direla. Talde horretako laginetan gehien egiaztatu diren printzipio aktiboak azetamiprida eta diflubenzurona izan dira, bi emaitza positiborekin (bakoitzeko bat). Talde horretakoak dira aztertutako lagin eta substantzia gehienak, eta talde horretan azaldu ziren detektatutako 16 pestizidetako 10.
‘Animalia-jatorriko produktuak’ taldean, hiru laginetan atera ziren hondakinak: bi arrain-produktu eta ezti-produktu bat.
Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2021ko urteko txostena
Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2020ko urteko txostena
Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2019ko urteko txostena
Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2018ko urteko txostena
The 2017 European Union report on pesticide residues in food
The 2016 European Union report on pesticide residues in food
The 2015 European Union report on pesticide residues in food
The 2014 European Union report on pesticide residues in food
The 2013 European Union report on pesticide residues in food