EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 92.302 laginen emaitzak aurkezten ditu.

2019. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu:

  • LMRtik beheragoko lagin kopurua (%)

Aztertutako laginen % 96,1 legezko mugen barruan zeuden

  • Hondakinak ez diren aurkitu lagin kopurua (%)
  • LMR-tik beheragoko lagin kopurua (%)

Aztertutako laginen % 58n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,6n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 1,4n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen.

Haurreen Elikadura

1.513 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 97,8k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2018koa baino txikiagoa da; urte horretan % 90,3 izan zen).

Guztira 14 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 0,9); ehuneko hori 2018koa baino txikiagoa da, urte hartan % 9,7koa izan baitzen.

Laginen % 1,3n (20 lagin) LMR gainditzen zuten mailak aurkitu ziren (% 1,3 izan ziren 2018an), eta laginen % 0,3k (5 lagin) ez zuten muga errespetatzen (0,4% 2018an).

Nekazaritza ekologikoa

2019an aztertu ziren elikagai ekologikoen laginak (6.048) 2018an aztertutakoak (5.735) baino haundiagoak izan ziren.

LMRak gainditzen zituzten laginen ehunekoa zertxobait jaitsi zen aurreko urtearen aldean, % 1,4etik % 1,3ra. Aztertutako laginen % 0,5ek ez zituzten bete mugak (% 0,5 izan ziren 2018an).

Animalia-jatorri ekologikoko produktuetan, hondakin neurgarriak dituzten laginen intzidentzia handiagoa izan zen (%15) (batez ere hexaklorobenzenoa, DDT, tiakloprid eta kobrearen ondorioz); baina LMRaren azpitik; ohiko ekoizpen-laginekin alderatuta (%6).

Nekazaritza ekologikoan baimendu gabeko plagizidak agertzea, produktu konbentzionalei dagokienez, produktu organikoak manipulatzean, ontziratzean, biltegiratzean edo prozesatzean hautseztatzearen ondoriozko deribazioaren emaitza izan daiteke. Era berean, normalean elikagai organiko gisa ekoitzitako elikagaien etiketa okerrekin lotu daiteke.

Hainbat hondakinekiko esposizioa

2019an, aztertu ziren lagin guztietatik(94.789) 41.759tan (% 44,1) plagizida bat edo gehiago zegoen kuantifikatzeko besteko kopuruan.

25.584 laginetan (% 27) hainbat hondakin aurkitu ziren; 2018an, berriz, % 29,1 izan ziren.

Jatorri ezezaguneko mahaspasen banakako lagin batean, 28 plagizida desberdin aurkitu ziren.

Prozesatu gabeko produktuei dagokienez, hondakin anizkoitzen maiztasunik handiena elikagai hauetan aurkitu zen: andere-mahatsak (lagin guztien % 72,6), gerezi gozoak (% 69,2), pomeloak (% 68,6), errukula/erromatar errukula (% 67,7), mahaiko mahatsa (% 66,1), limoiak (% 63,6), marrubiak (% 63,6) eta udareak (% 60,2).

Ondorioak

EFSAk adierazitakoaren arabera, probabilitate txikia dago 2018an aztertutako elikagaiek kontsumitzaileen osasuna arriskuan jartzeko.