Ekoizpen sistemak eta Kalitate bereiztua
Ekoizpen konbentzionala
Ekoizpen konbentzionala naturaz kanpoko osagaiak erabiltzen duen ekoizpen sistema da. Hala nola, energia fosil-a, herbizidak, plagizidak eta ongarri kimiko sintetikoak, etb. Denbora gutxian errendimendu altuak lortzera zuzendua dago, eta era berean, nekazal mekanizazioa eta fitosanitario kimikoen erabileraren berezitasuna du.
Plagiziden erabilera iraunkorrari buruzko Euopar Batzerreko 2009/128/CE Arauari erantzuna emanez 1311/2012 EDa indarrean sartu zen momentutik, ekoizpen konbentzionalaren izurriteen kontrola egiteko Izurriteen Kontrol Integatuaren xedeak hartu dira.
Ekozipen integratua
Ekoizpen integratua nekazaritza edo/eta elikagai ekoizpenaren sistema da. Ekoizpenerako baliabide eta mekanismo naturalak gehiago erabiltzearen alde egiten du eta ahalbidetu egiten du epe ertainera nekazaritza iraunkorragoa garatzea. Horretarako, metodo agronomikoak sartzen ditu bere baitan, besteak beste, goldaketa kulturala, ongailuak, ureztaketa, borroka biologikoa edo kimikoa, baina ez modu sistematikoan, aldez aurreko ebaluazio teknikoaren eta aplikatu beharreko teknika edo tratamendua egokia den edo ez zehazten duen diagnostikoaren arabera. Horrela, xedea da uneoro bateragarri egitea ingurumenaren babesa, gizartearen eskakizunak eta nekazaritza ekoizpena.
Langileek ekoizpen integratuaren baitan egiten duten jardueraren berri eman beharko diete eskumeneko agintariei, zehazki ekoizpen eremuak eta instalazioak dituzten lekuetakoei, Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroan inskribatze aldera.
Laborantza bakoitzarentzat ezarrita dauden arau teknikoen erabilera bermatzeko, Fundación Hazi Fundazioa (FHF) da kontrola eta egiaztapena burutzen duen erakundea.
Ekoizpen ekologikoa
Ekoizpen ekologikoa nekazaritza ekoizpenerako sistema da. Zehazki, lurzoruaren kalitatea kontserbatzeko eta hobetzeko teknikak erabiltzearen dira, eta horrek mesede egiten dio ekosistemari. Horrela, nutrizio aldetik kalitaterik goreneko elikagaiak eskuratzen dira ingurumena babestuz, prozesua laburtzeko produktu kimikorik erabili gabe eta modu horretan gizarte eta ekologia arloan ekosistema iraunkorragoak lortuz.
Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI)
Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI) dira kalitate bereizia aitortzeko erabiltzen den sistemak, honako hauek aintzat hartzen dituztenak: berezko ezaugarrien eta ezaugarri bereizgarrien karietara, lehengaiak ekoizten diren eta produktuak egiten diren inguru geografikoa, eta prozesu horietan parte hartzen duen giza faktorearen eragina.
Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:
- Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena.
- Bere kalitatea edo ezaugarriak natur- eta giza-ezaugarriekiko eremu geografikoaren araberakoak dira, oinarrian edo esklusiboki; eta
- Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Jatorrizko Deitura Babestuak 8 dira:

Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)
Lehengaiak ekoiztu, eraldatu edo egiten diren prozesuetan, inguru geografikoak gutxienez etapa batean presentzia badu, Adierazpen Geografiko Babestua deritzo. Gainera produktua izen-ona hartzearen onura du.
Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:
- Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena,
- Aipatu jatorri geografikoari leporatu dakiokeen kalitate zehatz, ospe edo bestelako ezaugarriren bat izatea, eta
- Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Adierazpen Geografiko Babestu bi daude:

Página actualizada el