Laborantzak: Zerealak
Landare-osasuna
Zerealen gaixotasunak
Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria
Kontrol Ofiziala
Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana dela esan daiteke. Estatu mailan, Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2016-2020 indarrean dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2016-2020 osatu da.
Kutsatzaileak
Hondakinen Gehieneko Mugak
Plagizidak uztetan erabiltzeak hondakinak sortzea ekar dezake; hau da, produktu fitosanitario bat erabiltzeagatiko hondakinak, horien metabolitoak eta euren degradazioaren edo erreakzioaren ondoriozko produktuak barne.
Zenbait kutsatzaileren mugak
Zerealen eta zerealez egindako elikagaien kasuan, zenbait kutsatzaileren gehienezko edukiak 1881/2006 Araudian atxikitutako tauletan aurkitu daitezke.
- Irinen eta semolen fabriketan mikotoxinen prebentzioa, kontrola eta zaintza egiteko gomendioak. MAPAMA, 2015
- Mikotoxinak kudeatezeko lanbide arteko gida labore sektorean. Cria y Salud, 2009
- Orientazio-dokumentua, EEko aflatoxinei buruzko legeria betetzen den kontrolatzeko eskumena duten agintarientzat. Europako Batzordea, 2010
- Gidaliburua: mikotoxinen prebentzio eta kontrol arloan APPCC aplikatzea. FAO, 2003
- Zerealak mikotoxinen bidez kutsatzea prebenitu eta murrizteko jardunbideen kodea, okratoxinari, zearalenonari, fumonisinei eta trikotezenoei buruzko eranskinak. Codex Alimentarius, FAO, 2016ko berrikuspena.
- Mikotoxinak elikagai eta pentsuetan, ELIKA
- Nekazaritzako elikagaien arriskuei buruzko fitxak, ELIKA
- Arriskuen ebaluazioa: mikotoxinak, ELIKA
- Arriskuen ebaluzioa: zerealak, ELIKA
Trazabilitatea
Zerealen ekoizlea
Ustiategi berean ekoizten diren zerealen kasuan, nekazariak zerealari, uztari, garraioari eta biltegiratutako produktuari buruzko datuak erregistratu beharko ditu ustiategiaren instalazioetan dagoen bitartean.
Atzeranzko trazabilitatea
- Zereal hazien erosketari buruzko datuak (izena edo egoitza soziala, saltzailea, kg-ak eta lotea).
Barne trazabilitatea
Aurreranzko trazabilitatea
Zerealaren kasuan, lotea esan ahal zaio entrega berean bezero berberari ematen zaion zerealen kopuruari.
Hona hemen erregistratu beharreko informazioa:
- Izena edo egoitza soziala, IFZ/IFK, helbidea, ekoizle/saltzailearen harremanetarako telefono-zenbakia.
- Zereala igortzen duen establezimenduaren kokapena.
- Lotearen identifikazio kodea.
- Produktuari buruzko informazioa: izena eta banatutako produktuaren kopurua.
- Bezero/erosleari buruzko datuak: izena edo egoitza soziala, IFZ/IFK, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia, zerealaren xede den establezimenduaren helbidea
Kooperatibak eta biltegi-jabeak
Atzeranzko trazabilitatea
Barne trazabilitatea
- Lotea esleitzea (siloa, biltegia, gela, zerealen sarrerekin egingo da zerrenda).
- Zereala sartzeko nabeak.
- Mugimenduak.
- Silo, gela eta biltegien garbiketa eta tratamenduak, garauen tratamenduak eta tenperaturaren zein hezetasunaren kontrola.
Aurreranzko trazabilitatea
- Hartzaileari/xede den establezimenduari buruzko datuak (izena, IFZ, helbidea eta harremanetarako telefono-zenbakia).
- Garraioari buruzko datuak.
- Zein egunetan igorri den.
- Transakzioaren xede den merkantziari buruzko datuak (zereala, kopurua, lotea eta abar).
- Higiene-jardunbide egokien Europako Gida: zerealak, hazi oleaginosoak eta proteaginosoak jasotzea, biltegiratzea, merkaturatzea eta garraiatzea – COCERAL, 2010
- Espainiako zerealen sektorean trazabilitate sistema eta higiene praktika egokiak aplikatzeko gakoak. CCAE, 2005
- Elikagai enpresetan trazabilitatea aplikatzeko gida. AECOSAN, 2009
- Trazabilitatea ezartzeko eta kontrolatzeko gakoei buruzko gida. ACSA, 2005
- Trazabilitatea interpretatzeko gida. DG-SANCO, 2004
- Elikagaien trazabilitatea. Informazio-orria. EB, 2007
Erregistroak eta Administrazioaren baimenak
Nekazal-jarduera baten garapenak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. NEEO, EOEO, TOEE eta NMEO dira erregistro nabarmenenak.
Higienea eta Autokontrola
- Higiene-jardunbide egokien Europako Gida: zerealak, hazi oleaginosoak eta proteaginosoak jasotzea, biltegiratzea, merkaturatzea eta garraiatzea – COCERAL, 2010
- GBPH-CE egiteko Europako gidalerroei buruzko gida (ingelesez).
- Código de prácticas para prevenir y reducir la contaminación de los cereales por micotoxinas – FAO, 2016ko berrikusketa
Página actualizada el