Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2018ko urteko txostena
EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 91.015 laginen emaitzak aurkezten ditu.
2018. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu:
- LMRtik beheragoko lagin kopurua (%)
Aztertutako laginen % 95,5 legezko mugen barruan zeuden
Laginen % 58n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,6n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 1,4n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen.
- Hondakinak ez diren aurkitu lagin kopurua (%)
- LMR-tik beheragoko lagin kopurua (%)
Haurreen Elikadura
1.658 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 90,3k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2017koa baino txikiagoa da; urte horretan % 94,6 izan zen).
Guztira 161 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 9,7); ehuneko hori 2017koa baino handiagoa da, urte hartan % 5,4koa izan baitzen.
Laginen % 1,3n (22 lagin) LMR gainditzen zuten mailak aurkitu ziren (% 1,5 izan ziren 2017an), eta laginen % 0,4k (7 lagin) ez zuten muga errespetatzen.
Nekazaritza ekologikoa
2018an aztertu ziren elikagai ekologikoen laginak (5.735) 2017an aztertutakoak (5.806) baino zertxobait gutxiago izan ziren.
LMRak gainditzen zituzten laginen ehunekoa zertxobait jaitsi zen aurreko urtearen aldean, % 1,5etik % 1,4ra.Aztertutako laginen % 0,5ek ez zituzten bete mugak (% 0,7 izan ziren 2017an).
Hainbat hondakinekiko esposizioa
2018an, aztertu ziren lagin guztietatik 43,542tan (% 47,8) pestizida bat edo gehiago zegoen kuantifikatzeko besteko kopuruan.
26.461 laginetan (% 29,1) hainbat hondakin aurkitu ziren; 2017an, berriz, % 27,5 izan ziren.
Txinatik zetozen goji-baien banakako lagin batean, 29 plagizida aurkitu ziren.
Prozesatu gabeko produktuei dagokienez, hondakin anizkoitzen maiztasunik handiena elikagai hauetan aurkitu zen: andere-mahatsak (lagin guztien % 75,6), piperminak (% 70,2), limoiak (% 68,1), mahaiko mahatsa (% 68,1), marrubiak (% 67,7), pomeloak (% 67,4), errukula/erromatar errukula (% 65,8) eta gerezi gozoak (% 65,1).
Ondorioak
EFSAk adierazitakoaren arabera, probabilitate txikia dago 2018an aztertutako elikagaiek kontsumitzaileen osasuna arriskuan jartzeko.
Hainbat hondakinekiko esposizioaren emaitzak (arrisku metagarriaren ebaluazioa) ez dira txosten honetan ageri, eta 2020an argitaratuko dira.
The 2017 European Union report on pesticide residues in food
The 2016 European Union report on pesticide residues in food
The 2015 European Union report on pesticide residues in food
The 2014 European Union report on pesticide residues in food
The 2013 European Union report on pesticide residues in food