Urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan – EFSA 2016
Urteko txostena: plagiziden hondakinak elikagaietan – EFSA 2016 EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak ia 82.649 laginen emaitzak biltzen ditu, eta bertan 2014ko datu hauek aurki daitezke:
- Laginen % 54,6k ez zuen produktu horien aztarna detektagarririk.
- Laginen % 42,8k hondakinak zituen, baina legezko mugen azpitik.
- % 2,6k gainditu egiten zuten legezko mugak.
- Laginen % 27,3k plagizida baten baino gehiagoren hondakinak zituen (askotariko hondakinak).
- Laginen % 68,2 Europako elikagaienak zen eta % 27,7 beste herrialde batzuetatik inportatutako elikagaienak.Beste herrialde batzuetako laginen % 5,7k gainditu zituen legezko mugak; Europari dagokionez, berriz, laginen % 1,4k.
Umeentzako elikagaiak
Umeentzako elikagaien 1.597 lagin aztertu ziren: % 97,7k ez zuen hondakinik; 116 laginetan (% 7,3), ordea, hondakin bat edo gehiago atzeman ziren.11 laginek (% 0,7) hondakin bat zuten baimendutako mugetatik gora.
Nekazaritza ekologikoko produktuak
Produktu ekologikoen laginen % 15,5en (aztertutako 4.620 laginetatik 717) plagiziden hondakinak atzeman ziren legezko mugen barruan; % 0,8k, ordea, gainditu egiten zituen LMRak.
Atzemandako hondakin gehienek zerikusia zuten nekazaritza ekologikoan baimendutako plagizidekin, ingurumen-kutsatzaileekin edo plagiziden erabilerarekin berariaz lotuta ez dauden baina iturri naturaletatik etor daitezkeen substantzien hondakinekin.
Arriskuen Ebaluazioa Epe laburrera
Epe laburrera, ebaluatutako plagizida gehienen aurreko esposizioa ez da arriskutsua kontsumitzaileentzat.Kasuen % 1,16tan hondakin asko duten elikagai ugari kontsumitzen dira eta ez dira hartzen esposizioa murrizteko neurriak (garbitzea edo hondakinak deuseztatzeko beste prozesu batzuk). Bada, horietan baino ez da xedatu gainditu egin daitezkeela Erreferentzia Toxikologikoko Balioak.Horixe da Klorpirifosaren kasua.
EFSAk ondorioztatu du kontsumitzaileentzat oso txikia dela osasuna kaltetu dezaketen kontzentrazioen gainetiko hondakin-kopuruen aurreko esposizioa izateko aukera.
Arriskuen Ebaluazioa Epe luzera
EFSAk, halaber, zenbatetsi egin du esposizio kronikoa edo epe luzekoa.Plagizida guztientzat, batentzat izan ezik, epe luzeko esposizioa ezdeusa izan zen edo muga toxikologiko onargarrien barnekoa. Beraz, gaur egungo zientzia-ezagutzen arabera, hondakin horiek ez dakarte arriskurik osasunarentzat. Diklorbosaren epe luzeko esposizioak baino ez zuen gainditu zertxobait muga toxikologikoa.
Aintzat hartu behar da diklorbosa gaur egun ezin dela erabili EBn; hortaz, EFSAk ondorioztatu du aztertutako plagiziden aurreko elikagai-esposizioa ez dela arriskutsua osasunarentzat, epe luzera begira.
The 2013 European Union report on pesticideresiduesinfood – EFSA 2015