Higienea eta Autokontrola

Europa mailan, elikagaien higieneari buruzko 852/2004 (CE) Araudi orokorrarak nekazaritza-ekoizpen primarioan  aplikatu beharreko higiene-neurriak ezartzen ditu.

Estatu mailan, el 9/2015 EDak nekazaritzaren ekoizpen primarioan elikadura produktuen higienearen arloan arautegia aplikatzeko baldintzak arautzea du helburu.

Higiene betekizunak

Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudi orokorraren I. Eranskineko A atalak nekazaritza-ustiategietan aplikatu beharreko higiene-neurriak ezartzen ditu:

  • Instalazioak, ekipoak, edukiontziak, ibilgailuak eta abar garbitzea.
  • Higienea ekoiztean, garraiatzean eta biltegiratzean.
  • Edateko ura edo ur garbia erabiltzea.
  • Hondakinen kudeaketa.
  • Landareen gaixotasunak eta izurriteak.
  • Langileen prestakuntza.

Neurri horien xedea da saihestea landare-ekoizpenen segurtasunari eragin diezaioketen eragileen bidezko kutsadura.

Erregistro dokumentala

Gainera, 852/2004 Araudiaren I. Eranskineko A atalaren arabera, nahitaezkoa da ustiategian erregistro jakin batzuk edukitzea:

  • Produktu fitosanitarioak eta biozidak erabiltzea.
  • Izurriteak eta gaixotasunak agertzea
  • Landareetatik hartutako laginekin edota gizakientzat garrantzia duten beste lagin batzuekin eginiko analisi guztien emaitzak.

Ustiapen-koadernoa eragiketa guztiak jasotzen dituen erregistroa da: laborantzan eginiko lurraren lanketa, ereintza, ureztaketa, uztondoen tratamendua, fitosanitario eta ongarrien aplikazioa… Adierazi egingo da lursailen kokapena eta zein egunetan egin den eragiketa bakoitza, bai eta hori eskatzen duten eragiketetarako baimenak, albaranak edo fakturak ere.

2008ko martxoaren 10eko Aginduak, ustiapen-koadernoa eta berau nekazaritza-ustiategietan erabiltzea arautzen du Euskal Autonomi Erkidegoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien koadernoa, MAPAk argitaratutako ustiapen-koadernoaren islada, bat dator produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko III. Eranskinean ezarritakoarekin, bai eta landare-osasunerako produktuen erabilerari buruzko informazioa erregistratzeari dagokionez nekazaritza eta abeltzaintzako titularren betebeharrak ezarri dituen otsailaren 9ko APA/326/2007 Aginduarekin ere.

Autokontrola

Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudiak ezartzen du ekoizleak, ustiategiko arduraduna den heinean, bere ekoizpenari loturiko arriskuak ezagutu eta kontrolatu behar dituela.

Oro har, lehenengo mailako ekoizpenean autokontrolerako metodo hedatu eta gomendatuena Higiene-jardunbide egokien gida ezartzea da.

Página actualizada el