Laborantzak: Mahatsondoa
Landare-osasuna
Mahatsondoen izurriak
Mahatsondoen gaixotasunak
Hauek dira mahastiei eragiten dieten gaixotasun nagusiak:
1. Mildiua
2. Oidioa
3. Usteldura grisa
Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria
Kontrol Ofiziala
Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana dela esan daiteke. Estatu mailan, Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2021-2025 indarrean dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2021-2025 osatu da.
Kutsatzaileak
Plagiziden Hondakinen Gehieneko Mugak
Zenbait kutsatzaileren mugak
Okratoxina A (OTA)
Okratoxina Ari (OTA) dagokionez, zerealen ondoren ardoa da OTAren eguneroko ingesta nagusia dakarren elikagaia. Mahatsetan dagoen OTA transmititu egin daiteke mahatsetatik ardora, berau egiten den bitartean.
Ikerketa gehienetan atzeman da OTAren mailak altuagoak direla ardo beltzean ardo gorrian baino, eta horien ondoren daude ardo zuriak; izan ere, muztioa mahatsaren patsarekin beratzen da, eta horrek erraztu egin dezake horietatik OTA ateratzea.
- Okratoxina A ardoan. ELIKA, 2014
- Okratoxina A elikagaietan. Fitxak (2013) ELIKA
- Okratoxina A elikagaietan. Infograma (2013) ELIKA
- Okratoxina Aren kutsadura ardoan prebenitzeko eta murrizteko jardunbideen kodea (2007) Codex Alimentarius
- Mahastizaintzako jardunbide egokien gida, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuetan Okratoxina Aren presentzia gutxiagotzeko (2006) GENCAT
Muga mikrobiologikoak
Listeria monocytogenes
2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, Listeria monocytogenes ardoaren kasuan aipatzen du 1. kapituluan.
Listeria monocytogenes eta beste zenbait kutsatzailren kasaun gehienezko edukiak 2073/2005 Araudiko I. Dokumentu Atxikituan aurkitu daitezke:
Trazabilitatea
Nekazaritza ustiategiek identifikatu egin beharko dituzte euren zuzkitzaile edo hornitzaileak zein bezeroak, eta informazio horren erregistro sistema izan beharko dute.
Ardo-produktorearen trazabilitatea
Erregistroak eta Administrazioaren baimenak
Nekazal-jarduera baten garapenak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. NEEO, EOEO, TOEE eta NMEO dira erregistro nabarmenenak.
Mahastizaintzaren erregistroa
Mahastizaintzaren erregistroa erregistro ofizial bat da, eta bertan inskribatuko dira mahastizaintzako jarduera eta espediente guztiei lotutako jarduerak guztiak.
Euskadiko mahastizaintza-erregistroa lurralde historiko bakoitzeko mahastizaintza-erregistroek eratuko dute, eta horiek guztiak datu-base berean sartuko dira.
Foru-aldundiek kudeatu eta eguneratuko dute euren lurraldeari dagokion mahastizaintza-erregistroa. Bertan, sail bakoitzetik bereizita jasoko dira honako hauei buruzko datuak: azalera, kokapena, landatutako barietatearen eta erabilitako mentagaiaren adierazpena. Orobat, kalitatezko ardo batean inskribatuko da.
Araudi hori betetzeko, mahastizainak gauzatu beharreko oinarrizko eta nahitaezko izapideak honako hauek dira:
Erauzteko eskaera, mahasti bat erauzi aurretik egingo dena. Izapidetzea eta onespena ematea ustiategia dagoen lurraldeko foru-aldundiaren eskumenak dira. Eskaera horrek sortu egiten ditu lursail horretan edo beste batean (horrenbesteko azalera duena) mahatsa birlandatzeko eskubideak.
Landatzeko baimena. Lursail batean mahatsa landatu edo birlandatu aurretik eskatzen da; zehazki, ustiategia dagoen lurraldeko foru-aldundiari eskatzen zaio, eta horrek izapidetzen du. Baimenak lotura du birlandatzeko eskubideak edukitzearekin, landatze berria edo landatze esperimentala egiteko baimena lortu ahal izatea salbu.
Uzta-aitorpena, mahatsaren ekoizleek urtero aurkeztu behar dutena.
Mahastiaren aldaketak: Inskribatutako edozein lursailetan egindako aldaketa, erresgistroa jakinaren gainean jarri beharko da. Eskaera-orri normalizatua erabiliko da. Aldaketak ondorengoak izan daitezke:
Mahastiaren izen-aldaketa: salerosketa, alekairu edo lagarpen baten ondorio, titular berriak dokumentu baten bitartez edo aurreko jabearen presentziaren bitartez akreditatu beharko du mahastiaren jabetza.
Mahastiaren ezaugarrien aldaketa: desberdintasunak edo aldaketak zuzenduko dira.
Higienea eta Autokontrola
Ekoizpen sistemak
Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI)
Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI) dira kalitate bereizia aitortzeko erabiltzen den sistemak, honako hauek aintzat hartzen dituztenak: berezko ezaugarrien eta ezaugarri bereizgarrien karietara, lehengaiak ekoizten diren eta produktuak egiten diren inguru geografikoa, eta prozesu horietan parte hartzen duen giza faktorearen eragina.
Mahastiei eta ardoari buruzko 24/2003 Legeak honako hauek jasotzen ditu:
JATORRI IZENDAPENA (JI): herrialde, eskualde, udalerri edo leku jakin bateko izena da, administrazioaren aitorpena jaso duena, honako baldintza hauek betetzen dituzten ardoak izendatzeko erabil daitekeena:
- Herrialde, eskualde, udalerri edo leku jakin batean ekoitziak izatea, bertako mahatsekin.
- Prestigio handia izatea merkataritzaren trafikoan, jatorria dela eta.
- Kalitatea eta ezaugarriak, funtsean edo esklusiboki, inguru geografikoak ematea (horren baitan daude natur eta giza faktoreak).
- Gainera, gutxienez bost urte igaro behar izan dira, geografia-adierazpenaren bidez kalitateko ardo gisa aitortu zenetik.
JATORRI IZENDAPEN KALIFIKATUA (JIK): jatorri-izendapenei eskatu ahal zaizkien betekizunak ez ezik, honako hauek ere bete beharko ditu:
- Gutxienez hamar urte igaro izana jatorri-izendapenaren aitorpena jaso zuenetik.
- Merkaturatutako ardo guztia botilaratzea eremu geografiko mugatuan inskribatutako eta kokatutako upategietan.
- Kontrol-sistema bat izatea, ekoizten denetik merkaturatzen den arte, kalitatea eta kopurua kontrolatzeko, barne hartuta kontrol fisikoa, kimikoa eta organoleptikoa, bolumen mugatuko sorta homogeneoen bidez.
- Debekatuta dago upategi berean aldi berean JIK izateko eskubidea ez duten ardoak egotea, lurraldean kokatutako ordainketa-ardo kalifikatuak direnean salbu.
- Mugatze kartografikoa ezarri behar da, udalerrika, JIK jasotzeko eskubidea duten ardoak ekoizteko lursail egokietan.
“Errioxa” Jatorri Izendapen Kalifikatua banatu egiten da Ebro goienaren inguruko hiru probintzietan: Errioxan, Araban eta Nafarroan.
Página actualizada el