Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria

Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuak, ekintzen esparrua definitzen du.

Jasotzen dituen berritasun nabarmenenak ondorengoak dira:

Ustiapen-koadernoa

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen titularrek Ustiapen-koadernoa izan beharko dute, eta bertan, ustiapenean burutzen diren ekintzak guztiak jaso beharko dira. Burututako tramenduen erregistroa eguneratuta egon beharko dute uneoro.

Fitosanitario aholkularia

Ustiapenetako izurriteen kontrako aplikazioen kudeaketarako, oinarrizko elementu bezala aholkulariaren irudia ezartzen da. Produktu fitosanitario erabilera baxuko ustiapenak salbuespen.

IKI (Izurriteen Kudeaketa Integratua)

Ustiapen profesional guztiak derrigor bete behar dituzte IKI xedeak, fitosanitario erabilera baxukoak salbuespen. Ministerioak IKI gidak argitaratzen ditu, nekazari eta aholkularientzat, izurriteen kudeaketa integraleko hatsarreak ezartzeko orientabide izan daitezen. IKI kuadeketa beti dokumentalki islatuta geratu behar izango du.

EOEO (Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala)

Bai produktu fitosanitarioen fabrikazio eta salmentarekin zerikusia duten enpresak, bai tratamendu enpresak, aholkulariak eta erabiltzaile profesionalak EOEOn inskribatuak egongo dira. Erabilera ez profesionalerako baimendutako merkaturatzen diren fitosanitarioak salbuespen. Nolanahi ere, horrek lau sektore ditu:

  • Horniduren sektorea
    • Fabrikazioa, merkaturatzea
  • Tratamenduen sektorea
    • Tratamenduen enpresak
  • Aholkularitzaren sektorea
    • Aholkulariak
  • Sektore profesionala
    • Erabiltzaile profesionalak

TOEE (Transakzio eta Operazio Erregistro Elektronikoa)

1311/2012 EDan ezartzen diren produktu fitosanitarioekin gauzatutako transakzioen erregistroa errazteko, Transakzio eta Operazio Erregistro Elektronikoa (TOEE) gauzatu da. Erregistro erreminta izango da ondorengoentzat:

  • Erabilera profesionala duten produktu fitosanitarioen ekoizleek eta banatzaileek: Hirugarren bati egindako salmenta eragiketa guztiak erregistratu beharko dituzte.
  • Erabiltzaile profesionalek eta hirrugan bati zerbituzua ematen duten tratamendu enpresek: Egindako operazioen erregistroa eraman beharko dute.

Nekazaritzakoa ez den eremuetan produktu fitosanitarien erabilera

Era berean, nekazaritzatik at, hala nola, parke eta lorategietan, familia baratzeetan, zerbitzu sareetan, industria guneetan eta bestelakoetan produktu fitosanitarioen erabilera arautzen da. Ondoren azaltzen dira kontutan hartu beharreko neurri nabarmenenak.

Ingurumena eta ura babesteko neurriak

Errege Dekretuan ingurumena eta edateko ura babesteari buruzko alderdiak aurrez ikusten dira eta zona berezietan (habitatak eta espezieak babestu behar diren eremuetan eta espezie urtarrak babesteko eremuetan) arriskuak murrizteko alderdiak ere bai.