Laborantzak: Ortuariak
Landare-osasuna
Ortuarien izurriak
Ortuarien gaixotasunak
Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria
Kontrol Ofiziala
Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana dela esan daiteke. Estatu mailan, Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2016-2020 indarrean dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2016-2020 osatu da.
Kutsatzaileak
Plagiziden Hondakinen Gehieneko Mugak (HGMak)
Zenbait kutsatzaileren mugak
Nitratoak
Nitratoei dagokienez, ortuariak dira gizakien ingesta-iturri nagusia, klima-baldintzek eragin handia dutelako zenbait ortuariren nitrato-mailan; esaterako, letxuga eta espinaken mailan. Horrenbestez, gehienezko mugak ezarri behar dira urtaroaren arabera.
- Elikagaietako nitrato eta nitritoen arriskuaren ebaluazioa. EVIRA, 2013
- Elikagaiak prozesatzearen eragina nitratoen mailan: Berrikusketa. EFSA, 2017
- Nitrato mailak: Elikagaien prozesatuaren garrantzia. EFSA, 2013
- Kontsumo-gomendioak nitratoek ortuarietan duten presentzia dela eta. AECOSAN, 2013
- Nitratoak landare eta ortuarietan: Infografia. Eroski Consumer, 2008
- Akrilamidaren, nitratoen eta OTAren ingesta Holandan. RIVM, 2014
- Nitrato fitxa. ELIKA
- Nitrato infografia. ELIKA
Muga mikrobiologikoak
Salmonella eta E.Coli
2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, Salmonella eta E. Coli ortuari, fruta eta produktu eratorrien inguruan aipamena egiten da 1. kapituluan.
- Elikagaien arau mikrobiologikoak. Osakidetza, 2017
- Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa. Osakidetza
- Salmonella fitxa. ELIKA, 2013
- Ficha E.Coli. ELIKA, 2013
- Escherichia coli enterohemorragikoa (EHEC). OMS
- Bost gako fruta eta ortuari seguruagoak lantzeko. OMS, 2012
- Frutak eta ortuariak prestatu eta saltzeko eskuliburua. FAO, 2003
Trazabilitatea
Ortuarien ekoizlearen trazabilitatea
Ustiategi berean ekoizten diren ortuarien kasuan, nekazariak laboreei, uztari, garraioari eta biltegiratutako produktuari buruzko datuak erregistratu beharko ditu ustiategiaren instalazioetan dagoen bitartean.
Atzeranzko trazabilitatea
- Laboreei buruzko datuak (landareak ugaltzeko materialen jatorria: haziak, haztegietako landareak, zuhaitz-landareak, landaretxoak…).
Barne trazabilitatea
Ekoizleak gutxieneko informazio hau jaso beharko du:
- Ereindako uzten kopurua eta eremu osoa.
- Tratamendu fitosanitarioak (aplikazioaren data, merkataritza-izena, saltzailea, lotearen kodea, dosia, itxaroteko epea, eta abar).
- Uzta zein egunetan jaso den.
- Loteen kopurua.
- Ustiategi barruko garraioari buruzko datuak: jatorria, norakoa eta zein egunetan garraiatu den, baita atoi edo kamioien identifikazioa ere.
- Biltegiratzea: ortuariak prozesatu arte gordetzeko erabiltzen diren biltegiei buruzko datuak: identifikazioa, kokapena, zein egunetan uzten/ateratzen den.
Aurreranzko trazabilitatea
Ortuarien kasuan, lotea esan ahal zaio entrega berean bezero berberari ematen zaion ortuari baten kopuruari. Hona hemen erregistratu beharreko informazioa:
- Zein bezerori eman zaion produktua.
- Produktu mota.
- Emandako produktuaren lotea edo trazabilitate-kodea.
- Produktu-kopurua.
- Produktua zein egunetan eman den.
Erregistroak eta Baimen administratiboak
Nekazal-jarduera baten garapenak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. NEEO, EOEO, TOEE eta NMEO dira erregistro nabarmenenak.
Higienea eta Autokontrola
Ekoizpen sistemak
Gaur egun erabiltzen diren ekoizpen sistema garrantzitsuenak Ekoizpen konbentzionala -berez, Izurriteen Kudeaketa Integratua erabiltzea behartuta dago- Ekoizpen Integratua eta Ekoizpen Ekologikoa dira.
Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)
Lehengaiak ekoiztu, eraldatu edo egiten diren prozesuetan, inguru geografikoak gutxienez etapa batean presentzia badu, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) deritzo. Gainera produktua izen-ona hartzearen onura du.
Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:
- Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena,
- Aipatu jatorri geografikoari leporatu dakiokeen kalitate zehatz, ospe edo bestelako ezaugarriren bat izatea, eta
- Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Adierazpen Geografiko Babestu bakarra dago ortuariekin erlazionatuta:
Página actualizada el