Prebentziozko neurri sanitarioak arabakp sagardotarako sagarren plantazio berrietan 18/05/18
Arabako Foru Aldundiaren Landare Osasunaren arloko Zuzeneko Laguntzen Zerbitzuak honako gomendio hau egin du su-gorrinaren inguruan:
Arabak su-gorrinatik babestutako eremuaren estatusari eutsiko dio. Horrenbestez, gure lurraldean, eremu babestuetatik edo babestu gabeko eremuen barruan baimendutako tanpoi-eremuetatik datozen espezie sentiberen material begetal osasuntsua baino ez da landatuko.
Europar Batasunean, su-gorrina berrogeialdiko gaixotasuntzat jotzen da, eta frogatuta dago prebentziozko neurriak direla eraginkorrenak gaixotasuna eta hark sortutako kalteak gehiago ez zabaltzeko.
Prebentziozko neurri sanitarioak plantazio berrietan – Nekazaritza Saila. AFA – Zuzeneko Laguntzen Zerbitzua. Landare Osasuna