Familiako nekazaritza, nekazaritza- eta basogintza-ekoizpena antolatzeko modua da, eta beste horrenbeste arrantzari, artzaintzari eta akuikulturari dagokienez. Familia batek kudeatzen eta zuzentzen ditu, eta lana, oro har, soldatarik gabeko familiako eskulanaren menpe dago, hala emakumeen nola gizonen menpe.

Euskadin, ia nekazaritza-ustiategi guztiek, edozein izanda euren teknifikazio-, intentsifikazio- eta modernizazio-maila, ezaugarri bera dute: familiako ustiategiak dira. Gure nekazari eta baserritarrenganako aitorpena, eta gure lurraldean duten funtsezko zeregina bultzatzea. Horixe da Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen (2014) helburua.

Ekimena Landa-giroaren Munduko Foroak sustatzen du, eta zenbait euskal elkarteren babesa ere lortu du, besteak beste: Enba, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa, ProÁfrica taldea, Sergal eta Unesco etxea. Orobat, Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

Euskal nekazaritza-ustiategiak, landa-giroaren motor ekonomiko nagusia izateaz harago, lurraldea ardazten duten elementu bat dira, ingurumenari eta gizarteari dagokienez.

Horren erakusgarri da lurraldearen azaleraren % 85 kudeatzen dutela. Zehazki, zenbatesten da biztanleria aktiboaren % 0,91 aritzen dela lehenengo sektorean. EAEn 16.416 ustiategi aktibo daude, gutxi gorabehera. EAEko ustiategien batez besteko dimentsioa asko aldatzen da lurraldez lurralde, Arabaren (32 ha), Bizkaiaren (10 ha) eta Gipuzkoaren (16 ha) ezaugarri orografikoak eta klimatikoak direla eta. Ustiategien % 10 besterik ez dute kudeatzen 40 urtetik beherako titularrek.

WEB orrialdea. Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea (2014)