ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.

Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.

ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, nerabe eta haurren artean, moldeko ogia, gosariko malutak eta pasta dira. Jaioberrientzat, azkenik, arto-irina eta horren eratorriak.

Herritar-talde bakoitzarentzat zenbatetsitako ZEAren ingesta Eguneko Ingesta Toleragarriarekin (EIT) konparatzean, Kataluniako agentziak ondorioztatu du ingesten zenbatespen guztiak daudela EITren azpitik, baita arrisku-talde nagusien, hots, 0 eta 36 urte bitarteko haurtxoen eta jaioberrien % 95 ere (EITren % 30).

Zearalenona (ZEA) Fusarium generoko onddoek ekoizten dute; zehazki, munduko eremu bero eta epeletako laboreak infektatzen dituzte, beraz, labore horiekin (hala nola, gariarekin edo artoarekin) eginiko elikagaietan aurki daiteke.

Mikotoxina horrek ondore toxiko hormonal estrogenikoak eragiten ditu. IARC erakundeak ez du bere kartzinogenotasunaren (3. taldea) arabera sailkatu; baina, azken aldiko azterlan batzuek erakutsi dute nabarmen estimula dezakeela hartzaile estrogenikoak dituzten minbizi-zelulen hazkundea gizakien ugatzetan.

Ebaluazioa: Zearalenonaren aurreko esposizioa Katalunian

Arriskua Ebaluatzeko Metodologia

Kataluniako herritarren elikagaien ingesta