Joan den urtarrilean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da, "oliba-olioari balioa eman eta kalitatea, promozioa eta kontsumitzaileentzako informazioa hobetzeko".

Hitzarmenaren jarraipen-mahaia eratzeko bilkuran lau jardun-lerro nagusi aurreikusi dira:

  • Auto-kontrolerako sistemak ezartzea sustatzea, arreta berezia jarrita kalitatea mantentzeari biltegiratze- eta banatze-fasean. Helburu horretarako, jardunbide egokien gidak egingo dira, ekoizpenaren eta banaketaren sektoreak ados jarrita.
  • Kalitatea ebaluatzeko prozedurak hobetzeko ekintzak ezartzea. Horretarako, hitzarmen bat sinatuko da Andaluziako Batzarekin eta Interprofesionalarekin, "ezaugarri organoleptikoei dagokienez, testaren panela" osatuko duen metodo bat bilatzeko, "olioen kalitatearen sailkapena eta kontrola hobetze aldera".
  • Erakundeen lankidetza indartzea. Horretarako, "Oliba-olioaren kalitatea koordinatzeko mahaia" eratuko da. Zehazki, administrazio zentralak eta autonomikoak osatuko dute, eta bertan parte hartu ahal izango dute Oliba-olioaren Interprofesionalaren elkarteek, jatorri-izendapena araupetzen duten batzordeek eta banaketaz arduratzen diren elkarteek.
  • Lankidetza hobetzea, promozioari eta kontsumitzaileentzako informazioari dagokienez. Esparru honen baitan dago prestakuntza-jarduerak antolatzea kontsumitzaileentzat, saltokietan eta ikastetxeetan, merkatuan dauden olioen ezaugarriak, nolakotasunak, motak eta aurkezpenak ezagutarazteko.

MAGRAMAren oharra – Oliba-olioa