Aplikazio informatikoa Ekoizle eta Operadore Fitosanitarioen Erregistro Ofizialerako 14/04/01
Fitosanitarioen erabilera iraunkorrari buruzko Errege Dekretuan (1311/2012 ED) jasota dago Defentsa Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO) eratzea. Horren xedea da autonomia erkidegoetako agintari eskudunek identifikatuta izatea bere lurraldean jarduten duten produktu fitosanitarioen hornidura-kateko agente guztiak, produktu horien merkaturatzea zaintzeko Europar Erkidegoko eta nazioko araudian jasota dauden arauzko programak abiarazte aldera.
MAGRAMAk aplikazio bat prestatu du, EOEOn bilduta dauden datuak informatizatzea ahalbidetuko duena. Aplikazio horren bidez, erregistratutako erakundeen eta operadoreen kontsulta egin daiteke, eta helburua bikoitza da: batetik, eskaeraren egoeraren berri ematea eskatzaileei, denbora errealean; eta bestetik, jendeari oro har aditzera ematea operadore edo erakunde jakin batek gaitasuna duela defentsa fitosanitariorako edozein baliabide merkaturatu, banatu eta erabiltzearekin lotuta dagoen jarduera oro gauzatzeko.
Aplikazioa helbide honetan kontsulta daiteke: info +