Artikulua: A Okratoxina Ardoan 14/04/03
Mahatsetan dagoen OTA mahatsetatik ardora igaro daiteke ardoa ekoiztean. Ardoa da, laboreen ondoren, OTAren eguneko ingesta-iturri nagusia. EBn, OTAren ingesta osoaren % 13 da.
Azterlan gehienetan ikusten da OTAren mailak handiagoak direla ardo beltzetan, gorrietan eta zurietan baino, hurrenez hurren, muztioa mahatsaren patsarekin batera beratzen delako eta horrek erraztu egiten duelako OTA ateratzea
Beharrezkoa da prebentzio-neurriak ezartzea, OTAren agerrera mugatzeko. Horretarako, mahastizaintza-jardunbide egokiak ezarri behar dira soroan, mahastietan eta upategian. Horrela, ardoaren kutsadura ahal beste saihestuko da.