FVOren ikuskaritza Espainiako sagar-barraskiloari buruz 14/03/13
FVOk egiaztatu zuen Espainiako agintariek sagar-barraskiloa desagerrarazteko edo geldiarazteko neurriak hartu dituzten arren, izurrite hori sistematikoki hedatzen aritu dela kutsatutako eremuan.
Hori da FVOk lortu duen ondorioetako bat, iaz Ebroren deltan ikuskaritza bat egin ondoren.
Ikuskaritzaren bidez lortutako beste ondorio batzuk dira hauek:
- Sagar-barraskiloa desagerraraztea, arroz-soroetan behintzat, posible da teknikaren aldetik.
- Desagerrarazteko helburua arriskuan jartzen da, nekazari guztiek ez dituztelako proposatutako neurri ofizialak erabat eta egoki ezartzen. Eskualdeetako agintariek ez dute eskatzen neurri horiek ezartzea derrigorra dela dioen legeria betetzea, eta ez dute kontrolatzen.
- Ebro ibaian, desagerraraztea lortzea ez da xede errealista etorkizun hurbilean, eta momentuz, helburua da izurritea kentzea.
- Egiaztatu da 2013-2014 eperako desagerrarazte-plan bat dagoela. Helburua da eremu jakin batzuetan behin betiko desagerraraztea, deltan dirauen hedatzea geldiaraztea eta arroz-soroetako kalteak murriztea.
Txosten honetan atzemandako gabeziak konpontzeko aholkuak aurki ditzakegu.
Sagar-barraskiloa europar batasunean bizitzen jartzea – ELIKA