Ekoizpen ekologikoari babesa emateko estrategia 14/03/07
MAGRAMAk estrategia bat definitu du, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sendotzera bideratuta, sektorearen aukerak optimizatzeko.
Estrategia horrek oinarrizko 3 helburu ditu, eta 15 lerro estrategikoren eta 38 jardueraren bidez gauzatzen dira. Zehazki, honako helburu hauek proposatu dira:
1. Ekoizpen ekologikoa garatzea eta sendotzea babestu.
2. Barne-kontsumoa sustatu eta produktu ekologikoen merkaturatzea hobetu.
3. Sektorea egituratzen lagundu.
Sendotzea lortzeko, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa ekoizpen-sistema huts gisa ikustetik harago, ekoizpen ekologikoaren alderdi sozialera iristea jaso da, kanpo-eragin positiboak oinarri hartuta. Halaber, ekoizpen ekologikoak ingurumen-politikan duen zeregina aitortu eta baloratu nahi da. Balorazio hori aintzat hartu da PAC (Nekazaritzako Politika Bateratua) berrian, batez ere ekoizpen ekologikoa greening deritzonean inkardenatzeari dagokionez.
Barne-kontsumoa handitzeari eta merkaturatzea hobetzeari dagokienez, informazio-ekintzak sustatuko dira; bereziki, haurrei begira egiten direnak. Beste alde batetik, produktu ekologikoak errestaurazio kolektiboan egotea sustatuko da. Ekintza horiek guztiak urteroko "Elikagai ekologikoen astea"-n egingo dira. Orobat, produktu horien presentziari eutsiko zaio erreferentziazko azoketan.
Eta, egituratzea indartzeko, administrazioen eta sektorearen arteko koordinazioa eta kooperazioa sustatzea proposatu da. Horretarako, izapidetze-bidean dago errege-dekretu baten proiektua, operadore ekologikoen erregistro orokorra ezartzen duena eta ekoizpen ekologikoaren koordinazio-mahaia eta kontsulta-batzordea sortzen dituena.
Estrategia horrek jaso egingo ditu programatutako lerro eta jardueren jarraipen- eta ebaluazio-sistema. Testuinguru horretan, estrategia ezarri zenetik aurrera hiru urte igaro ondoren, ekoizpen ekologikoaren egoeraren eta bilakabidearen jarraipen bat egingo da, baita horren emaitzena ere.Halaber, azterlanean jasotako datu batzuk nabarmendu behar dira:
- Ekoizpen ekologikoak gora egiten jarraitzen du Espainian, alderdi eta balio-katearen katebegi guztietan, hazkunde hori hain nabarmena ez izan arren barne-merkatuko kontsumoari dagokionez
2000 | 2012 | 2012/2000 hazkuntza | |
---|---|---|---|
Inskribatutako azalera ekologikoa | 380,92 | 1.756,55 | 361% |
Ekoizleen kopurua guztira (*) | 13.394 | 30.462 | 127% |
Egileen kopurua guztira (*) | 899 | 2.790 | 210% |
(*) Jarduera-irizpidea |
- Ekoizpen ekologikoa landare-jatorriko produktuei begiratzen die nagusiki, askoz ere gutxiago animalia-jatorriko produktuei:
Landare-jatorriko ekoizpena | 913,61 | 1.756,55 |
---|---|---|
Animalia-jatorriko ekoizpena | 151,65 | 30.462 |
GUZTIRA | 1.065,26 | 2.790 |
- Esportazioak direla eta, % 63 baino gehiago produktu freskoak eta eraldatu gabeak dira; hots, balio erantsi txikiagoa dute. Gainera, funtsean EBko herrialde-talde batera bideratzen dira (Alemania, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Herbehereak), eta horietan gero eta handiagoa da hirugarren herrialdeen presentzia eta lehia.
MAGRAMAren dokumentua – Ekoizpen ekologikoaren estrategia