MAGRAMAk estrategia bat definitu du, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sendotzera bideratuta, sektorearen aukerak optimizatzeko.

Estrategia horrek oinarrizko 3 helburu ditu, eta 15 lerro estrategikoren eta 38 jardueraren bidez gauzatzen dira. Zehazki, honako helburu hauek proposatu dira:

1. Ekoizpen ekologikoa garatzea eta sendotzea babestu.
2. Barne-kontsumoa sustatu eta produktu ekologikoen merkaturatzea hobetu.
3. Sektorea egituratzen lagundu.

Sendotzea lortzeko, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa ekoizpen-sistema huts gisa ikustetik harago, ekoizpen ekologikoaren alderdi sozialera iristea jaso da, kanpo-eragin positiboak oinarri hartuta. Halaber, ekoizpen ekologikoak ingurumen-politikan duen zeregina aitortu eta baloratu nahi da. Balorazio hori aintzat hartu da PAC (Nekazaritzako Politika Bateratua) berrian, batez ere ekoizpen ekologikoa greening deritzonean inkardenatzeari dagokionez.

Barne-kontsumoa handitzeari eta merkaturatzea hobetzeari dagokienez, informazio-ekintzak sustatuko dira; bereziki, haurrei begira egiten direnak. Beste alde batetik, produktu ekologikoak errestaurazio kolektiboan egotea sustatuko da. Ekintza horiek guztiak urteroko "Elikagai ekologikoen astea"-n egingo dira. Orobat, produktu horien presentziari eutsiko zaio erreferentziazko azoketan.

Eta, egituratzea indartzeko, administrazioen eta sektorearen arteko koordinazioa eta kooperazioa sustatzea proposatu da. Horretarako, izapidetze-bidean dago errege-dekretu baten proiektua, operadore ekologikoen erregistro orokorra ezartzen duena eta ekoizpen ekologikoaren koordinazio-mahaia eta kontsulta-batzordea sortzen dituena.

Estrategia horrek jaso egingo ditu programatutako lerro eta jardueren jarraipen- eta ebaluazio-sistema. Testuinguru horretan, estrategia ezarri zenetik aurrera hiru urte igaro ondoren, ekoizpen ekologikoaren egoeraren eta bilakabidearen jarraipen bat egingo da, baita horren emaitzena ere.Halaber, azterlanean jasotako datu batzuk nabarmendu behar dira:

  • Ekoizpen ekologikoak gora egiten jarraitzen du Espainian, alderdi eta balio-katearen katebegi guztietan, hazkunde hori hain nabarmena ez izan arren barne-merkatuko kontsumoari dagokionez
200020122012/2000 hazkuntza
Inskribatutako azalera ekologikoa380,921.756,55361%
Ekoizleen kopurua guztira (*)13.39430.462127%
Egileen kopurua guztira (*)8992.790210%
(*) Jarduera-irizpidea

  • Ekoizpen ekologikoa landare-jatorriko produktuei begiratzen die nagusiki, askoz ere gutxiago animalia-jatorriko produktuei:
Landare-jatorriko ekoizpena913,611.756,55
Animalia-jatorriko ekoizpena151,6530.462
GUZTIRA1.065,262.790
  • Esportazioak direla eta, % 63 baino gehiago produktu freskoak eta eraldatu gabeak dira; hots, balio erantsi txikiagoa dute. Gainera, funtsean EBko herrialde-talde batera bideratzen dira (Alemania, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Herbehereak), eta horietan gero eta handiagoa da hirugarren herrialdeen presentzia eta lehia.

MAGRAMAren dokumentua – Ekoizpen ekologikoaren estrategia