Erresuma batuko Osasun Sailak, frutaren eta barazkien kontsumoa sustatzen duen "Egunean 5" programaren baitan, aztertu egin du pestizida-hondakinen presentzia fruta eta barazkien 68 laginetan.

Laginketa horretan honako hauek aztertu dira: 14 sagar-lagin, 10 platano-lagin, 11 azenario-lagin, 2 anana-lagin, 5 mahaspasa-lagin, 12 zitriko-lagin, 2 marrubi-lagin, 6 ilar-lagin eta 6 tomate-lagin. Zehazki, lagin bakoitzean 323 pestizida inguru aztertu ziren, eta laginak ez ziren zuritu aztertu bitartean. Laginok 2013ko apiriletik uztailera bitartean jaso ziren.

Lagin gehienetan ez zegoen aztertutako pestiziden hondakin atzemangarririk, eta ez ziren gainditu hondakinen gehienezko mugak (HGM).

Laginetan HGMak gainditu direnetan, Elikagaietako Pestiziden Hondakinen Batzordeak (PRiF) ebaluatu egin du kontsumitzaileentzako arriskua, eta ondorioztatu du oso aukera gutxi zegoela atzemandako hondakinetako bakar batek ere ondore kaltegarriak izateko ikasleen osasunean.

Honako hauek izan ziren emaitza globalak:

  • 9 laginetan ez zegoen pestiziden hondakin atzemangarririk.
  • 53 laginetan atzeman ziren HGMen azpitik zeuden hondakinak.
  • 6 laginetan atzeman ziren HGMen gainetik zeuden hondakinak.
  • 46 laginetan atzeman ziren pestizida bat baino gehiagoren hondakinak.
  • Jasotako laginetan ez zen atzeman erabiltzeko onetsi gabeko pestiziden hondakinik.

HGMa gainditzen zuen atzemandako plagizida benzalkonio-kloruroa izan zen: desinfektatzaile eta bakterizida gisa erabiltzen da. Bada, egungo HGMaren (0,01 mg/kg) gainetik atzeman zen. Alabaina, EBk produktu horien aurrean duen jarrera berrikuste-bidean dago, eta aldi baterako baimendu egin da 0,5 mg/kg mailara bitarteko hondakinak dituzten produktuak merkaturatzea. Artean, elikagaien ekoizle eta hornitzaileek neurri praktikoak hartu beharko dituzte, desinfektatzaileen hondakinak ahalik eta gehiena murrizteko (ahal den neurrian) eta 0,5 mg/kg maila betetzeko.

Datuen laburpena, aztertutako fruta- eta barazki-motaren arabera:

ProduktuaLaginen kopuruaHondakinik gabeko laginakHGMen azpitik dauden hondakinak zituzten laginakHGMen gainetik dauden hondakinak zituzten laginakBaimendu gabeko pestizidak zituzten Erresuma Batuko laginakHainbat hondakin zituzten laginak
Sagarrak141130N/A12
Platanoak10910N/A8
Azenarioak1126306
Ananas2002N/A0
Mahaspasak5050N/A5
Zitrikoak120111N/A12
Marrubiak202001
Ilarrak624001
Tomateak6330N/A1

N/A: produktuak Erresuma Batuan hazi ez direnean aplikatzen da.

Txostena: pestiziden hondakinak Erresuma Batuko eskoletan
Pestiziden hondakinak elikagaietan