Europako Batzordeak jardunbide enologikoen Kodea argitaratu du
Europako Batzordeak duela gutxi argitaratu du “Batzordearen 2019/934 (EB) Araudi Eskuordetuaren 3. artikuluko 2. atalean aipatzen zen OIVren jardunbide enologikoen Kodeko artxiboen zerrenda eta deskribapena”.
2019ko ekainean ardo-ekoizpeneko jardunbideak sinplifikatzeko eta argitzeko arau berriak argitaratu ostean, EEk arau horietan aipatutako agiriak argitaratu ditu, Mahastiaren eta Ardoaren Nazioarteko Erakundearen jardunbide enologikoen Kodeko fitxen bidez. Horietan deskribatzen dira 2019/934 (EB) Araudi Eskuordetuak baimendutako prozedura enologikoak (I. eranskineko 1 taula) eta konposatu enologikoak (I. eranskineko 2 taula).
Artxibo horiek ulermena eta irakurketa errazteko aurkezten dira, ardo-ekoizleek erraz antzeman ditzaten zein diren EBn baimendutako jardunbideak eta horiekin lotutako baldintzak.
Honako hauek definitzen dira: jardunbide enologikoak, xedeak, erabilera-baldintzak eta zein ardo-motari aplikatu ahal zaizkion. Bertan biltzen dira hainbat hartzidura-mota, tratamendu eta pasteurizazio, eta ardoa azidotzeko edo desazidotzeko metodoak.