Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostena: nekazaritza, arrantza eta elikadura
Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostena: nekazaritza, arrantza eta elikadura
Adierazleei buruzko 2018ko urteko txostenak ekoizpen-sistemaren gaur egungo egoera eta bilakaera aztertzen ditu, honako hiru zutabe hauetan oinarrituta:
- Ingurune fisikoa eta lurralde-ingurunea. Atal honetan biltzen dira giza bizitza eta haren jarduerak garatzen diren ingurunearen adierazleak:
- Biztanleak, lurraldea eta lurzoruaren okupazioa.
- Ura: baliabideak eta nekazaritzako erabilerak.
- Energia nekazaritza- eta basogintza-sektorean.
- Berotegi-efektuko gasen igorpena. Hondakinekin tratamendua eta kudeaketa nekazaritza-, basogintza- eta arrantza-sektorean.
- Ekoizpen-sektoreen ikuspegi sozioekonomikoa. Nekazaritza eta abeltzaintza, arrantza eta akuikultura, basogintza eta elikagai-industria. Atal hau honako azterketa hauekin osatzen da: sektoreek ekonomia nazionalari egiten dioten ekarpena eta enplegu arloan duten parte hartzea, nekazaritzaren aseguramenduaren bilakaera, eta nekazaritzako elikagaien arloko finantzazioa.
- Nekazaritzako elikagaien merkatuak eta merkaturatzea prezioen adierazle nagusien bidez (KPIa, jasotako prezioak eta ordaindutakoak) eta etxeko merkatuan elikagaien kontsumo eta banaketaren joeren bidez.
Txostenaren amaieran, beste azterketa bat dator: nekazaritzako lehengaien kanpoko merkatua eta nazioarteko prezioak, aztertutako sektoreen ekoizpen-sisteman eragina duten petrolioaren eta beste sargai batzuen prezioak. Halaber, bost azterketa monografiko ere baditu; izan ere, horiek banakako hausnarketa merezi dute, gaurkotasun edo garrantzi handikoak direlako.
- Nekazaritza- eta basogintza-sektoreak eta landa-ingurunea digitalizatzea.
- Nekazaritza arloko politika, 2020tik aurrera.
- Kalitate Bereiztua.
- Mahaiko olibak.
- Mahaiko oliba beltzak Estatu Batuetara esportatzea.
- Europako arroza babestea