Euskadin tokiko Merkatu eta Azokak antolatzeko Gida 17/05/10
Eusko Jaurlaritzak Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak Antolatzeko Gida argitaratu du.
Hauek dira, besteak beste, gida horren helburuak:
- Udalei nekazaritzako elikagaien azokak eta feriak antolatzen laguntzeko tresna praktiko bat ematea.
- Postuen eta elikagaien baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen direla bermatzea.
- Tokiko produktuei eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien bideragarritasunari babesa eta indarra ematea.
- Euskal herritarrak kontzientziatzea tokiko produktuek eta horiek zuzenean saltzeak duen balioaz eta garrantziaz.
Nekazaritzaren, osasun publikoaren eta kontsumoaren alorretan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen eta Foru Aldundien artean egin dute, HAZIk, ELIKAk eta EUDELek lagunduta.
Gida kaleko salmenta mota guztiei aplikatzekoa da, eta hainbat kapitulutan egituratuta dago: kontuan izan behar diren herritarren segurtasunerako baldintzak, kontsumitzaileak babesteko araudiak ezartzen dituen eskakizunak, hala postuek nola salgai jarritako elikagaiek bete behar dituzten baldintza higieniko eta sanitarioak, etab.