Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintzen Plan Nazionalak (EPN) helburuak, neurriak, egutegiak eta adierazleak ezartzen ditu, produktu fitosanitarioen erabileran iraunkortasun irizpideak sartzeko 2013tik 2017ra bitarteko epean.

Planak bere baitan hartzen ditu irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako oinarriak. Dekretu horren xedea da ekintzen esparrua definitzea produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko. Horretarako, murriztu egin behar dira produktu fitosanitarioak erabiltzeak giza osasunean eta ingurumenean dituen arriskuak eta ondorioak.

MAGRAMAk, EPNren xedeekin bat etorriz, triptikoa eta dibulgaziozko kartela argitaratu ditu. Horietan banakatu egiten dira produktu fitosanitarioen ekoizle, banatzaile, nekazari eta gainerako erabiltzaileek bete behar dituzten baldintzak eta betebeharrak, produktu horien erabilera iraunkorrari dagokionez.

Erabilera iraunkorrari buruzko kartela
Erabilera iraunkorrari buruzko azaleko orria
Erabilera iraunkorrari buruzko barrualdea