Ekoizle eta operatzaileek kontziente izan behar dute lurzorua prestatzean eta ereitean lurzoruak duen egoeraz. Lurzorua ulertzeak lurzoruari, isurketa-urari eragindako arrisku eta kostuak murritz ditzake, bai eta erosioa ere.

Patataren Europako Batzordeak eguneratu egin du lurzoruaren kudeaketa praktikoaren printzipioak jasotzen dituen gida:

  • Lurzorua kudeatzea (ehundura, egitura, porositatea, etab.).
  • Lurzoruarekin lotutako arazoak (higidura eta trinkadura).
  • Nola egin aurre arazoei (soroak eta uztak hautatzea).
  • Legedia.
  • Ingurumen-planifikazioko zerrenda.

Gidan lurzoruek pairatzen dituzten mehatxuak laburtzen dira:

  • Lurzoruaren egitura galtzea. Jarduerak txarto planifikatzeak eta lurzorua gehiegi lantzeak lurzorua jaustea, estaltzea eta tinkatzea ekar dezake. Bada, arazo horiek lurzoruaren aireztapena, sustraiek esploratutako lurzoruaren bolumena eta eskueran dagoen ura murriztea ekar dezakete. Horrek, era berean, honako eragin hauek izan ditzake: lurzorua higatzea, uztak kaltetzea eta ur-ibilgua kutsatzea.
  • Klima-aldaketa. Ekaitz bortitzek soroak urez bete ditzakete. Uda lehorrek, berriz, ur-beharrizana handi dezakete. Bada, eguraldiaren zakartasun horri aurre egiteko, beharrezkoa da drainatze handiagoa izatea, eta horrek lurzoruaren higadura dakar.
  • Kutsadura. Nutrienteak eta pestizidak lurzoruaren beheragoko geruzetara lixibiatzeak handitu egin dezake giza kontsumorako uraren tratamenduaren kostua, kalteak eragin ditzake ingurumenean eta bioaniztasuna galaraz dezake.

Lurzoruaren erabilera – Gidaliburua