Europako Batzordeak eta Ingurumenaren Europako Agentziak 32 mapa berri argitaratu dituzte. Mapa horietan kutsadura atmosferikoaren iturri zehaztugabe nagusiak aurki daitezke modu erraz eta publikoan, besteak beste, garraioa eta abiazioa, eraikinetako berogailuak, nekazaritza eta enpresa txikiak.

Mapa horietan adierazten da zein diren kutsatzaileen (besteak beste, nitrogeno dioxidoa eta partikulak) igorpen-puntuak eta, gainera, osatu egiten ditu Kutsatzaileen Igorpen eta Transferentzien Europako Erregistroak (PRTR) industria plantek sortzen dituzten igorpenei buruz ematen dituen datuak.

PRTRren datu-baserako sarbidea