Gaur egun, munduko nekazaritza-azaleraren % 0,9 ekoizpen ekologikorako erabiltzen da, hau da, guztira 37,2 milioi hektarea. Horixe ondorioztatzen da Nekazaritza Ekologikoaren Mugimenduen Nazioarteko Federazioak (IFOAM) argitaratu berri duen 2011ko Nekazaritza Ekologikoari buruzko mundu mailako txostenenetik.

Europako datuei dagokienez:

  • 2009. urtearen amaieran, 250.000 ustiategik baino gehiagok kudeatzen zuten nekazaritza ekologikorako azaleraren 9,3 milioi hektarea. Hori Europako Batasuneko nekazaritza-azaleraren % 1,9 da eta Europako nekazaritza-azaleraren % 4,7.
  • Munduan nekazaritza ekologikorako erabiltzen diren lurren azaleraren % 25 Europan dago.
  • 2008. urtearekin erkatuz gero, ia milioi bat hektarea gehiago daude orain.
  • Honako herrialde hauek dituzte nekazaritza ekologikorako hektarea gehien: Espainia (1,3 milioi hektarea), Italia (1,1 milioi hektarea) eta Alemania (0,95 milioi hektarea).

INFOAMen txostena: Nekazaritza ekologikoa.