Espainiako inportazioen kontrol-sistemak bat egiten du, oro har, EBko legeriak ezarritako betekizunekin, FVOk 2012ko irailaren 11tik 21era Espainian eginiko ikuskaritza-txostenaren arabera.

Halaber, nabarmendu da sistemak bermatu egiten duela kontrol-praktiken uniformetasuna eta efizientzia (bata eta bestea modu eraginkorrean aplikatzen dira ikuskaritza-postuetan).

Alabaina, zenbait gabezia atzeman ziren:

  • Ez dago kontrol fitosanitariorik Kanariar Uharteetatik etorritako artikulu araupetuetan.
  • Landareen osasun-azterketak ez du guztiz lantzen arrisku fitosanitarioa; izan ere, laginketa-prozeduran ez da aintzat hartzen arriskuen azterketa. Gainera, ez da erabiltzen infekzio/infestazio sorrak atzemateko.
  • Egurrezko bilgarrien kontrolak ez dira behar beste egokitu landareen osasun-arrisku berrietara. Erreferentzia gisa 15. zenbakiko NIMF araua erabiltzen da, tratamendu termikoaren efizientzia zehazteko.
  • Tasa fitosanitarioak ez dira beti EBko legeriak ezarritako gutxieneko mailara iristen.

Landareen osasuna – FVOren ikuskaritzak