Europako Batzordeak duela gutxi bi araudi argitaratu ditu (283/2013 eta 284/2013). Horietan, substantzia aktiboak eta produktu fitosanitarioak onesteko betekizunak ezartzen dira.

Betekizun berriek datu osagarriak eskatzen dituzte, adibidez, produktu fitosanitarioek erleetan izan ditzaketen eraginen inguruan, edo neurotoxikotasunari, disruptore endokrinoei edo elikagaietan gerta litezkeen eraginei buruz.

Behin-behineko epea zehaztu da araudi horiek aplikatzeko:

1) Produktu fitosanitarioei dagokienez, aurreko betekizunak (544/2011 Araudia) aplikatzen jarraitu ahal izango dira 2015eko abenduaren 31 baino lehen eskatutako baimen-prozeduretan. Nolanahi ere, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, eskatzaileek betekizun berriak aplikatzeko aukera izango dute.

2) Substantzia aktiboei dagokienez, aurreko betekizunak onespen- eta/edo berriztatze-prozeduretan eskatuko dira, baldin eta horien espedientea 2013ko abenduaren 31 baino lehen eskatu bada.

Substantzia aktiboak/ produktu fitosanitarioak merkaturatzea
283/2013 Araudia
284/2013 Araudia