Hurbileko produktuak erosteko/saltzeko eskaera (banaketa-kate laburrak) handitzen ari da, eta beharrezkoa da etiketatze-arau komun batzuk ezartzea, produktu horiek identifikatzeko.

Batzordeak adituen aholkularitza eskatu zuen, dauden aukerak aztertzeko eta etiketatze-sistema bat sortzeko. Bada, adituen arabera, sistema horrek honako ezaugarri hauek izan beharko lituzke:

  • hautazkoa izatea ekoizleentzat;
  • ziurtagiriak eta egiaztagiriak egiteko prozedurak saihestea, luzetzat eta kostu handikotzat jotzen baitira;
  • zenbait irizpide argi ezartzea, produktuak sisteman sartu ahal izateko.

Ziurtagiri-erregimen independente baten alternatiba gisa, hautazko kalitate-izendapen bat ezar liteke, honako abantaila hauek ematen dituena:

  • tresna erraza dira, administrazio- eta aurrekontu-karga erlatiboki txikia duena, eta kontrol-eskakizun gutxi duena;
  • babesa eman dezakete erabilera txarren eta jardunbide nahasgarri edo iruzurrekoen aurrean;
  • atea irekitzen diete EBko beste babes-mekanismo batzuei; zehazki, landa-garapenaren baitako laguntzei.

"Zuzeneko salmentak" izendapena erabiltzen da nekazariak kontsumitzaileari zuzenean saltzen dionean, bitartekaririk gabe. Etiketetan adierazitako informazioa baliagarri izan daiteke zuzeneko komunikazio hori ordezkatzeko, komunikazio hori posible ez den kasuetan.

Etiketatzea: zuzeneko salmenta – Europako Batzordea