Nekazaritza arloan, Praktika Egokiak izateko oinarri orokorrak (FAO)
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) horrela definitu ditu Praktika egokiak nekazaritza arloan (BPA): nekazaritza-ustiategietako ekoizpen prozesuetan, jasangarritasun mailari eusteko praktikak dira bai ingurumen esparruan, bai ekonomia arloan, bai eta giza mailan ere. Horrela, bermatu ahal izango dugu, alde batetik, elikagaiak eta elikatzeko ez diren produktuak kalitatezkoak izango direla; eta bestetik, ez direla kaltegarriak izango. Ildo horretatik, BPAei buruzko oinarri orokorrak bildu dituzte dokumentu batean: BPAetarako elaborazio markoa izeneko dokumentuan, hain zuzen. Dokumentuak hamar jarduera-esparru ditu zehaztuta, eta horietako bat da Kultiboak eta belar-bazka ekoiztea deritzona. Informazio gehiago izateko, egin ezazu klik honako esteka honetan