Berotze globalak eta muturreko fenomeno meteorologikoek (uholdeak, ekaitzak, lehorteak) erasandako planetan, horien zuzeneko eraginez gain (baso-suteak, izurriteak eta gaixotasunak) “krisi klimatikoa” deitzen diogunaren eragina ere badugu elikagaien eskuragarritasunean eta eragin berezia du mundu osoko nekazaritzan.

FAOren txosten horren arabera, argi dago amaitzear dugun urtean marka guztiak gainditu direla, inoiz baino tenperatura altuagoak izan baititugu eta zifra hauek izan ditugu:

  • Klima-aldaketarekin zerikusia duten katastrofeak hazi egin dira kopuruan eta intentsitatean; 1970eko hamarkadan urtean 100 izatetik, azken 20 urteetan urtean 400 izatera igaro gara.
  • Uste da azken 30 urteetan galdutako nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzioak 3,8 bilioi USDren balioa duela, hau da, urteko mundu osoko nekazaritzako barne produktu gordinaren %5.

Zein dira erasanik handiena izan duten nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreak?

Zerealen galerak urtean 69 milioi tonara iritsi dira, batez beste, azken hiru hamarkadetan, hau da, Frantziako 2021eko guztizko ekoizpenaren parekoa izan da galera. Jarraian frutak eta ortuariak eta azukre-laborantza daude, urtean 40 milioi tonako batez bestekora gerturatu baitira. Fruta eta ortuarietako galerak 2021ean Japonian eta Vietnamen izandako produktu horien guztizko ekoizpenaren parekoak dira.

Haragiek, esnekiek eta arrautzek urteko 16 milioi tonako galera dute, hau da, 2021ean Mexikon eta Indian izandako produktu horien ekoizpenaren parekoa, sustraiekin eta tuberkuluekin batera. Fruten nahiz ortuarien kasuan, urteko galera zenbatetsiak gero eta handiagoak direla ikusten da.

ARRANTZA

Basa-arrantza eta akuikultura bat-bateko nahiz eboluzio mantsoko hainbat katastroferekiko kalteberak dira, hala nola ekaitzak, tsunamiak, uholdeak, lehorteak, bero-boladak, ozeanoak berotzea, azidifikazioa, desoxigenazioa, prezipitazioen erregimenen gorabeherak eta ur geza eskura izatea eta kostaldean gatzak iragaztea.

Harrapatze-arrantzaren arrisku-faktore garrantzitsuetako bat itsasoko bero-boladen maiztasuna eta intentsitatea haztea da, biodibertsitatearentzat eta itsasoko ekosistementzat arriskutsuak baitira.

Zoonosiak eta animalien gaixotasunak

Txerri-izurri afrikarra bezalako gaixotasunak interes bereziarekin aipatu dira txostenean, izan ere, 2020ko urtarrilaz geroztik bost kontinenteetako 35 herrialdetan jakinarazi da gaixotasuna dagoela. 2018ko abuztuaren 3an txerri-izurri afrikarraren lehen agerraldia Txinan jakinarazi zenetik 2022ko uztailaren 1era arte 218 agerraldi jakinarazi zaizkio guztira Animalien Osasunerako Mundu Erakundearen Osasun Informazioko Mundu Sistemari.

Klima-aldaketak ez du eragin berdina mundu osoan

Galeretan alde handiak daude herrialde batetik bestera. Termino absolutuetan, galerak handiagoak dira sarrerarik handieneko herrialdeetan, sarrera ertain baxukoetan eta sarrera ertain altukoetan.

SCIRI 2022

Dena dela, sarrera baxuko herrialdeetan, bereziki garapen bidean diren uharte estatu txikietan, dago galerarik gehien nekazaritzako balio erantsian.

Nekazaritzako guztizko galerak, nekazaritzako barne produktu gordinaren portzentaje gisa (beheko aldea) herrialdeen kategoriaren arabera (1991-2021):

Katastrofeen arriskua eta lotutako ondorioak

Arriskuari aurre egiteko, beharrezkoa da hondamendien zuzeneko ondorioez gain lotutako ondorioek sektoreetan izandako eragina ere ulertzea, dela sektoreen artean dela eremu geografiko desberdinetan, arriskuan zehar erasandako sistemako elementuek elkar nola eragiten duten ikustea eta arriskuak zehazten dituzten faktore sistemikoak ikustea.

Klima-aldaketari, pandemiei eta epidemiei eta gatazka armatuei buruzko kasu azterketak arriskuaren izaera sistemikoko probak ematen dituzte, baita gaur egun nekazaritzak duen gero eta kalteberatasun handigoarenak eta hondamendiekiko duen esposizioarenak ere.