Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du nekazaritzaren eta haragi- zein esne-abeltzaintzaren sektorearen merkatuko joerei buruz. Txostenean honako datu hauek ageri dira:

  • Neguko ereintzaren bolumena handitu egin da, eta horri zereal-ekoizpenaren goranzko joera gehituta, 2012an % 1,2ko igoera aurreikusi da (288 milioi tonara iritsi arte).
  • Oleaginosoen Europako 2012/2013 denboraldiari dagokionez, 11 milioi tonara iristea aurreikusi da, eta oleaginosoen ekoizpen osoa 29 milioira iritsi ahal da gaur egungo joerak bere horretan mantentzen badira.

Txosten honek, halaber, haragitarako eta esnetarako behien merkatuari buruzko datuak eman ditu: 2011n joera onuragarria izan du nazioarteko merkatuen gorakadaren bultzadari esker, batez ere nazioarteko eskaera handitu egin delako.

Europako nekazaritzari buruzko aurreikuspenen txostena