Tomatearen Brontzeztatze Birusa (TSWV) oso zabalduta dago estatu kide guztietan, zenbait landare-espezie kaltetzen ditu eta Europan oso ugariak diren 3 trip bektoreren bidez transmititzen da.

EFSAren Panelak, Europako Batzordeak hala eskatuta, patogeno honen Arrisku Ebaluazioa egin du. Bertan, honako ondorio hauek nabarmentzen dira:

  • Birusaren transmisioa trip bektoreen jardueragatik eta infektatutako landareen salerosketaren bidez gertatzen da. Zenbatetsi da Estatu kideetan zabaltzeko aukerak egon, badaudela, eta zalantza-tasa txikia dela.
  • Birusaren sarrera gisa bi bide posible identifikatu dira: ereiteko ez diren landare-produktuena garrantzi txikiena duen bidea da. Aitzitik, ez da gauza bera gertatzen landatzeko landareekin, bide garrantzitsuena baitira. Izan ere, kasu honetan patogenoa zuzenean garraiatzen da eta landare berri batera igaro daiteke, bektore baten presentziaren bidez.
  • Ebaluazioaren arabera, aukera handia dago patogenoa garraioan bizirik irauteko. Bestalde, manipulazio-prozesuetan bizirauteko aukerak ere badaude, baina ez dira hain handiak.

Tomatearen Brontzeztatze Birusa Europan Arrisku Balioztatzea