Batzordeak 208/2013 Araudia argitaratu du, 2013ko martxoaren 11koa, kimuen eta kimuak ekoizteko hazien trazabilitatearen gaineko betekizunei buruzkoa. Araudia 2013ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Araudi hori argitaratu da 2011ko maiatzean Europar Batasuneko zenbait elikagai Escherichia coli bidez (Shiga toxinak ekoizten ditu) kutsatu zirelako. Kimuen ekoizpen-baldintzek arrisku handia ekar dezakete osasun publikorako; izan ere, elikagaien agente patogenoak nabarmen ugaltzea ekar dezakete.

Hori dela eta, funtsezkoa da arin zehaztea kaltetutako merkantzien jatorria, mugatze aldera kutsadura horrek osasun publikoan izan ditzakeen ondorioak.

Araudiaren arabera, honako hau da operatzaileak ekoizpen-, eraldatze- eta banatze-aro guztietan erregistratu eta transmititu behar duen informazioa:

a) Hazi edo kimuen deskribapen zehatza, landarearen izendapen taxonomikoa jasotzen duena.
b) Hornitutako hazi edo kimuen bolumena edo kopurua.
c) Hazi edo kimuak elikagaien enpresako beste ustiatzaile batek igorri baditu, honako hauen izena eta helbidea:
i) hazi edo kimuak igorri dituen elikagaien enpresako ustiatzailearena
ii) igorlearena (jabea), baldin eta hazi edo kimuak igorri dituen elikagaien enpresako ustiatzailea ez bada;
d) Hazi edo kimuak jasotzen dituen elikagaien enpresako ustiatzailearen izena eta helbidea;
e) hartzailearen (jabea) izena eta helbidea, baldin eta hazi edo kimuak jasotzen dituen elikagaien enpresako ustiatzailea ez bada;
f) sortaren identifikazio-erreferentzia, hala badagokio;
g) igortze-data.

208/2013 Araudia