Ekoizpen ekologikoa eta etiketa: Espainiako gaur egungo egoerari buruzko txostena 14/09/26
Oro har, Espainian Kontrol Sistema egokia ezarri da, agintari eskudunak izendatu dira eta egin beharreko betekizunak argi banatuta daude tartean dauden kontrol-agintaritza eta -organismoen artean.
Horixe da, hain zuzen ere, FVOk Andaluzia eta Valentzia bisitatu ostean, Estatuaren inguruan egindako txostenaren ondorioetako bat; izan ere, bi autonomia-erkidego horiek hautatu zituzten, produktu ekologikoak kontrolatzeko Espainian ezarritako sistema ebaluatze aldera.
Besteak beste, txosteneko ondorio hauek azpimarratu nahi ditugu…
Gune sendoak
- Agintaritza eskudunen eta kontrol-agintaritzaren arteko koordinazioa egokia da.
- Kontrol-organismoak EN 45011 arauaren arabera daude egiaztatuta, eta agintaritza eskudunek onetsi dituzte.
- Barneko ikuskaritzak erregularki egiten dira.
- Badago produktu ekologikoen inportazioa kontrolatzeko sistema.
Ahulguneak eta hobetu beharreko arloak
- Produktu ekologikoen inportazioen inguruan egindako kontrola urritu egin da; izan ere, inportatzaile guztiek ez dute aldez aurretik ematen inportazioen berri, eta, ondorioz, agintaritza eskudunak ezin du ziurtatu ikuskatze-agiria.
- Bisitatutako autonomia-erkidegoetan txikizkariei (azken kontsumitzaileari saltzea) ez zaie kontrolik egiten edo inoiz gutxitan egiten zaie.
- Produktu horien operatzaileen zerrendan dokumentazioa ez dago eguneratuta.