Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra 13/12/17
1311/2012 Errege Dekretuak produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua ezartzen du, produktu fitosanitarioek giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien arriskuak murriztuta.
Araudi horrek sustatu egiten du produktu fitosanitarioak merkaturatzeari, erabiltzeari eta erabilera arrazional eta iraunkorra egiteari buruzko zenbait xedapen araudiari jarraikiz garatzea. Hain zuzen ere, xedapen horiek Landareen osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legeak ezartzen ditu.
Errege Dekretu hau garrantzitsua da, besteak beste, produktu fitosanitarioak erabiltzeak giza osasunean eta ingurumenean eragiten dituen arriskuak eta ondorioak murrizten dituelako, izurriteen kudeaketa integratua sustatzen duelako eta bestelako planteamendu edo teknikak bultzatzen dituelako, hala nola, metodo ez kimikoak. Produktu fitosanitarioen ekoizpenaren, banaketaren eta erabiltzaileen (nekazariak eta erabiltzaile profesionalak) sektorerako zenbait neurri eta betebehar ezartzen ditu.