Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan jasotzen da 1993. urtearen aurretik berrikusi beharreko pestiziden % 67 merkatutik kendu dituztela, balioztatze prozesu egokia ez pasatzeagatik.

Sarrera Data Basera