Foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAk nekazarientzako 2 dibulgazio-material osatu dituzte elkarlanean:

AGROBERRI: ezagut ezazu nekazaritza-ustiategietako Higienea eta Fitosanitarioen Erabilera Ofizialki Kontrolatzeko Programa.

Nekazaritza-ustiategietako Higieneari eta Fitosanitarioen Erabilerari buruzko Jardunbide Onen Eskuliburua.

Materialon helburua da, alde batetik, azaltzea zer den nekazaritza-ustiategietako Higienea eta Fitosanitarioen Erabilera Ofizialki Kontrolatzeko Programa, eta, bestetik, eskuliburu erraz batean biltzea hala jardunbide onak nola aplika daitezkeen arauzko eskakizunak, nekazariek horien berri izan dezaten eta euren ustiategian ezarri ahal izan ditzaten.

Horrela, nekazariei informazioa eman eta eguneroko lanean lagundu nahi zaie, egungo araudiak fitosanitarioei buruz eta higienearen eta osasunaren inguruan ematen dituen arauak bete ditzaten.