Izurriteak eta gaixotasunak: Zerealak

Zerealen gaixotasunak

Hona hemen zerealek izaten dituzten gaixotasun nagusiak:

1. Zerealaren ikatza
2. Txantxarra edo gariaren ikatza
3. Helmintosporiosia
4. Oidioa
5. Fusariosia
6. Rincosporiosia
7. Herdoil horia
8. Herdoil nabarra
9. Septoriosia

1. Zerealaren ikatza

Barne kutsadura bidezko gaixotasuna da (garauaren barnealdean sortzen da). Laborantzan infekzio- ziklo bakarra eragiten du.

  • Onddo bereziki arriskutsua da, garauak eta egitura osoa suntsitzen ditu eta galburua errakian uzten du.
  • Loreetan zabaltzen hasten da eta galburua garatzean, hauts masa iluna bilakatzen du.

Zaila da garian aurkitzea, nahiz eta garagarrean oso ohikoa izan. Funtsezkoa da ekoizpen zelaiak ondo kontrolatzea aletzeko fasean, kutsadura maila handia duten lursailak baztertzea, edo, beharrezkoa balitz, haziei tratamendu eraginkorrak aplikatzea.

2. Gariaren ikatza

Kanpo kutsaduraren gaixotasuna da.

  • Zaila da gaixotasuna diagnostikatzea galburua erabat osatuta egon gabe.
  • Beti ez die erasotzen galburuaren garau guztiei.
  • Erasoa jasan dutenak lodiagoak eta laburragoak izaten dira, barnealdean marroi ilun koloreko hautsa dute eta atzeman egiten da berau estaltzen duen tegumentua ia garden geratzen delako.

Borroka eraginkor bakarra da hazia desinfektatzea; izan ere, sintomak deskubritu ondoren, jadanik berandu da.

3. Helmintosporiosia

Nagusiki garagarriri eragiten dio, eta garaua kanpoaldetik zein barnealdetik kutsa dezake.

  • Haziaren bidez baino ez da transmititzen, infektatutako garauek ez dute sintomarik erakusten eta kaltetutako laborantzan are gehiago ikusten da gaixotasuna hodiak sortzeko fasetik aurrera.

Garrantzitsua da ekoizpen zelaiak behar bezala kontrolatzea aletzeko unean, horietan atzematen baitira kaltetutako landareak.

4. Oidioa

Gariari eta garagarrari eragiten die.

  • Gaixotasun hori identifikatu egiten da hauts itxurako orban zuriak agertzen direlako hosto, zurtoin eta galburuetan.
  • Gaixotasunaren bilakaeraren ondorioz, orbanak marroi-grisaxkak bilakatzen dira eta garatzen jarraituz gero, hostoak azkenik hil egiten dira.

Oidioaren kontrol kulturalaren baitan honako hauek daude: negua igarotzeko iturri inokulu gisa jarduten duten zereal naturalak errotik kentzea eta uztondoak eta zaborrak suntsitzea horiek kleistotezios delakoarekin kutsatuta egon daitezke eta.

5. Fusariosia

Gariari eta garagarrari eragiten die. Garauak barnealdetik zein kanpoaldetik kutsa daitezke. Ziklo anitzeko patologia da.

  • Galburu guztiak edo garau batzuk infekta ditzake, gaixotasuna garatzeko dagoen hezetasun eta tenperatura egoeraren arabera.

Beharrezkoa da aletzeko faseetan haziak ekoizteko laborantza zaintzea, hori saiheste aldera. Hazien hautaketa zorrotza egiteak eta tratamendu egokiak egiteak kalteak saihesten ditu.

6. Rincosporiosia

Nagusiki garagarrari eragiten dio, baina zekaleei eta tritikaleei ere eraso egin ahal die.

  • Sintoma lehenik eta behin kaltetutako eremua biguntzea izaten da, ondoren orban gris urdinxka sortzen da eta garatzen denean erdialdeko zatia nabar grisaxka izaten da; ertza, berriz, marroi iluna.

Txandakatzea oinarrizko jardunbidea izaten da prebentzio neurri gisa.

7. Herdoil horia

Gari, garagar eta tritikaleei eragiten die.

  • Gaixotasun honen sintomen ezaugarriak dira nabar laranja koloreko pustulak agertzea. Horiek punten norabidean garatzen dira, hostoen nerbioei jarraikiz.
  • Infekzioa bortitza denean, azkar asko sortzen da klorosia hostoan, ondoren hori nekrosatu egiten da, eta eguraldia lehorra denean suntsitu egiten da.

Landarediaren garapen egokia lortzea landareen dentsitatea mugatzearen bidez eta ongarritzea behar bezala kudeatzearen bidez, baliteke neurri eraginkorrena izatea herdoilak aurrera egitea mugatzeko. Hala ere, sarritan ikus daitezke larriki kaltetutako laborantzak, nitrogeno defizita dutenak eta oso indartsuak ez direnak.

8. Herdoil nabarra

Gariari eta garagarrari eragiten die.

  • Sintoma hauek herdoil horiak sortzen dituen sintomekin nahas daitezke laranja-marroi koloreko lehenengo pustulak agertzen direnean, baina ondoren erraz identifikatzen da; izan ere, hosto osoan zehar hedatzen da modu desordenatuan, hostoaren nerbioetako marrei jarraitu gabe, herdoil horiaren kasuan ez bezala.
  • Gaixotasuna garatzeko tenperatura altuagoak behar dira; beraz, geroago agertu ohi da, eta bandera itxurako hostoari zein garauen barnealdeari eragiten die.

Herdoil nabarraren kontrol kulturala mildiuaren kontrolaren antzekoa da. Herdoil nabarra kontrolatzeko erabiltzen den bakarra eta eraginkorrena erresistentzia duten garagar barietateak erabiltzea da.

9. Septoriosia

Gariari eragiten dio eta garauaren kanpoaldean kontserbatzen da. Gaixotasunak zenbait infekzio- ziklo ditu laborantzan, eta nagusiki hostoen organoei eragiten die.

  • Gaixotasun hori hostoaren gainazalean uzten dituen puntu beltzengatik (piknidioak deitzen dira) identifikatzen da.
  • Gaixotasuna azpialdeko hostoetan garatzen da, eta landarearen goiko aldeetara kutsatzen da.

Kalteak mugatzeko, beharrezkoa da zorrotza izatea hazia hautatzeko orduan, baita tratamendu egokiak erabiltzea ere.

Página actualizada el