Fitosanitarioak

MAPAren produktu fitosanitarioen Erregistroan jasotzen da honako hauei buruzko informazioa: Espainian baimendutako produktu fitosanitarioak, fabrikatzeko homologatutako substantzia aktiboak, produktu fitosanitarioak erregistratzeko jarraibideak, landare produktuen hondakinen gehienezko mugak eta proben aitorpen ofizialak.

Zer egiten da fitosanitarioak merkaturatu baino lehen?

Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa esparrua.

Plagizidak, pestizidak eta produktu fitosanitarioak nekazaritzan laboreen izurriak eta gaixotasunak kontrolatzeko erabiltzen diren substantzia kimikoak dira. Arriskuen murriztapena eta ingurumenean eta giza osasunean fitosanitarioen erabileraren efektuak murriztea dira Errege Dekeretu honen xedeak. Era berean, izurriteen kudeaketa integratua eta planteamendu edo ordezko teknikak, metodo ez kimikoak adibidez, sustatu nahi dira.

Era berean, erlazionatutako erakundeek araudi honen helburuak lor ditzaten, Fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko Ekintzen Plan Nazionala (EPN) sortu zen. 2013-2017 EPNaren iraunaldia 2017ko abenduak 31an bukatu zen, ondorioz, honen berrikusketa eta eguneratze prozesua beharrezkoa izan zen. 

2013-2017 EPNaren emaitzak, urteko txostenak eta bere adierazleak, Europar Batzarreko gomendioak eta sektorearen iruzkinak kontutan hartuta, Fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko 2018-2022 EPNa berria buruta da.

Plagiziden hondakinak

Elikagaietan egon ohi diren plagizidei plagiziden hondakinak esaten zaie.

Hondakinen Gehieneko Mugak (LMRak)

LMRa elikagaietan eta pentsuetan legez toleratzen den plagiziden hondakin kopuru handiena da, 396/2005 (EE) Araudiarekin bat etorriz ezarritakoa.

Plagizidak uztetan erabiltzeak hondakinak sortzea ekar dezake; hau da, produktu fitosanitario bat erabiltzeagatiko hondakinak, horien metabolitoak eta euren degradazioaren edo erreakzioaren ondoriozko produktuak barne.

HGMa elikagai edo pentsuetan legez baimendutako plagizida-hondakinen gehienezko maila da, eta honela adierazi ohi da: zatitan, milioika (ppm) edo hondakin-miligramotan, elikagai freskoen kg-ko (mg/kg).

LMRak ez dira muga toxikologikoak, toxikologikoki onar daitezkeen mugak baizik. LMRak zehazteko, nekazaritzako praktika egokiak eta kontsumitzaile guztiak (kalteberenak barne) babesteko behar den kontsumitzailearen gutxieneko esposizioa hartzen da oinarri.

Uzta bakoitzari ezar dakiokeen LMRak eta plagizidak zein diren zehazteko, Europako Batzordearen plagiziden datu-basea kontsulta daiteke. Era berean, LMRak uzten, uzta-taldeen, uzta-kodeen edo plagiziden arabera egiazta daitezke EBko hizkuntza guztietan.

Erregistroak: EOEO, TOEE, NMEO eta FAEAT

Nekazal-ingurunean fitosanitarioen erabilerak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. EOEO, TOEE eta NMEO dira erregistro nabarmenenak.

Página actualizada el