Plagiziden erabilera jasangarriari buruzko 2009/128/EE Zuzentarauari erantzunez Batzordeak ezarritako bi arrisku-adierazle bateratuen (HRI) lehenengo emaitzek honako hau adierazten dute:

  • 1. adierazlea: murriztu egin dira plagizidekin lotutako arriskuak Zuzentaraua indarrean jarri zenetik.

Zenbatetsi da EBn  saldutako eta, ondorioz, erabilitako produktu fitosanitarioekin lotutako arriskuak % 20 murriztu direla 2011. eta 2017. urteen artean.

  • 2. adierazlea: Estatu kideek, larrialdia-zioak direla eta, emandako ohiz kanpoko baimenen kopuruak (120 egunerako, arrazoizko beste baliabide baten bidez kontrolatu ezin diren izurriei aurre egiteko) % 50eko igoeraizan du epe berean.

Adierazle horiek kalkulatzeko hiru informazio-iturri erabili ziren:

  • Produktu fitosanitarioen salmentei buruzko datuak.
  • Larrialdietarako baimen-kopuruari buruzko datuak.
  • Produktu fitosanitarioetan erabilitako substantzia aktiboen ezaugarriak islatzeko diseinatutako haztapenak.

Ondorio gisa, lehenengo adierazleak adierazten du joera positiboa dela EBn erabilitako produktu fitosanitarioekin lotutako arriskuei dagokienez; bigarren adierazlearen kasuan, berriz, emaitzek adierazten dute estatu kideek baimendutako produktu fitosanitarioen aukera eta izurriak kontrolatzeko teknikak areagotu egin behar dituztela, produktu fitosanitarioekiko mendekotasuna murrizteko

Aurreikusi da 2020. urtearen hasieran egingo dela EBn plagiziden erabilera jasangarriari buruzko bigarren txostena.