Europako Batzordearen erregelamenduen egokitzapen- eta eraginkortasun‑programaren (REFIT) helburua da «EBren legeriak herritarrei eta enpresei emaitzak modu eraginkorrean, efizientean eta gutxieneko kostuarekin ematen dizkiela bermatzea». Programa horren barruan, une honetan, herritarrek eta adituek iruzkinak egin ditzakete produktu fitosanitarioen erabilera jasangarriaren arloko legeriari buruz. Ondoren, kontsulta publikoa irekiko da, Batzordeak dagozkion erabakiak har ditzan 2022ko lehen hiruhilekoan. 

Europako Batzordeak aurrera jarraitzen du REFIT ekimenarekin, Europako legeriaren «kargak» murrizteko, aplikatzeko errazagoa izan dadin eta «herritarrei, enpresei eta gizarteari espero diren onurak eman diezazkioten; eta, aldi berean, burokrazia eta kostuak murriztu».

Testuinguru horretan, eta Europako «Farm to Fork» (Baserritik Mahaira) estrategiaren ildoan, zeinak 2030erako pestizida arriskutsuenen eta pestizida kimikoen arriskua eta erabilera murrizteko helburu espezifikoak proposatzen baititu, ekimen bat abiarazi da fitosanitarioen erabilera jasangarriaren arloko legeria eguneratzeko. Gaur egun, iruzkinak bidaltzeko fasean dago, abuztuaren 7ra arte. Iruzkin horiek txosten batean jasoko dira, «ekimena doitzeko».

Fitosanitarioen arloko legeria berrikusteko estrategiaren barruan, Europako Batzordeak Europako Parlamentuari eta Kontseiluari zuzendutako txosten bat idatzi zuen, zeinetan legeriaren egoera ebaluatu baitzuen komertzializazioaren arloan (1107/2009 Erregelamendua (EE)) eta pestiziden hondakinen gehieneko mugen (LMR) arloan (396/2005 Erregelamendua (EE)).

Txosten hori eta indarrean dagoen legeriaren egoera ulertzeko bestelako dokumentazio garrantzitsua «Eraginaren hasierako ebaluazioa» dokumentuan daude jasota.

2020ko hirugarren lauhilekoan kontsulta publikoa irekiko da, eta espero da 2022ko lehen lauhilekoan Batzordeak dagozkion erabakiak hartu ahal izatea.