1311/2012 EDak produktu fitosanitarioen erabilera arautzen du, nekazaritzan zein nekazaritzatik kanpo. Atxikitako taulan laburbiltzen dira araudiaren alderdi garrantzitsuenak, nekazaritzaz kanpoko arloari dagokionez, tratatuko behar den eremuaren eta espazio-motaren arabera.

(*) AINTZAT HARTUTAKO EREMUAK: Tratamendua aplikatu ez duten pertsonek aplikatutako produktuarekiko izan dezaketen esposizio posiblearen arabera ezarritako eremuak eta espazioak.

Eremu espezifikoetan agintaritza eskudunak zainduko du arriskua kudeatzeko neurri egokiak hartzen direla, eta lehentasuna emango zaie arrisku txikiko produktuei. Hala ere, minimizatu egingo da horien erabilera eta, hala badagokio, debekatu egingo da horiek erabiltzea.

Talde zaurgarriek erabiltzen dituzten espazioetan, berriz, tratamenduaren eraginpeko inguruko zentroko zuzendaria jakinaren gainean jarriko da eta, moduz justifikatuan, tratamendua aplikatzeko ordua edo eguna aldatzeko proposamena egin dezake gutxienez 48 ordu lehenago.

(1)   ROPO (babes fitosanitarioko baliabideen ekoizle eta operadoreen erregistro ofiziala): Ezinbestekoa da erregistro honetan inskribatzea aholkularitza-jarduerak gauzatzeko eta zerbitzuak emateko. Foru aldundiei dagokie erregistroa kudeatzea.

(2)   “Produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala” TXARTELA: Txartelak egiaztatzen du titularrak gaitasun-maila bakoitzari dagozkion ezagutzak dituela:

  • Oinarrizkoa: Tratamenduen langile laguntzaileak, eta tratamendua ustiategietan bertan langile laguntzailerik gabe aplikatzen dituzten nekazariak.
  • Kualifikatua: Tratamenduen arduradun diren erabiltzaile profesionalak, tratamenduak langile laguntzaileekin aplikatzen dituzten nekazariak, eta erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak saltzen dituzten langileak.
  • Fumigatzailea: Produktu fitosanitarioak erabiliz tratamenduak egiten dituzten aplikatzaileak, baldin eta produktu horiek toxikoak, oso toxikoak edo hilgarriak diren gasak badira edo antzeko gasak erabiltzen badituzte.
  • Pilotu aplikatzailea: Tratamendu fitosanitarioak aireontzietatik edo aireontzien bidez aplikatzen dituzten langileak.

2015eko azaroaren 26az geroztik, dagokion txarteleko titularrei baino ez zaizkie hornituko “erabilera profesionaleko” produktu fitosanitarioak.

Txartela ez duten erabiltzaileek ”erabilera ez profesionalerako” merkaturatzen diren produktu fitosanitarioak baino ezingo dituzte erabili.

Erabilera profesionaleko produktu profesionalen erakunde banatzaile edo saltzaileei dagokienez, produktu fitosanitarioak erabiltzen dituzten langile guztiek (biltegiratzaileak, saltzaileak…) dagokien txartela izan beharko dute.

(3)    AHOLKULARITZA: Arlo profesional guztiek izan behar dute aholkularia, nekazaritza arloek zein nekazaritzaz kanpokoek, erabilera pribatuko espazioek izan ezik. Erabiltzaile profesionalek baino ezingo dituzte aplikatu produktu fitosanitarioak. Horretarako, kontratua sinatu beharko dute aholkulariaren eta erabiltzaile profesionalaren edo dagokion enpresaren artean.

(4)   BESTE ALDERDI INTERESGARRI BATZUK: Debekatuta dago produktuak airetik aplikatzea, salbu eta agintaritza eskudunak horretarako berariazko baimena ematen ez badu.

1311/2012 EDan VII. eta VIII. kapituluek ingurune urtarra eta edateko ura babesteko eta eremu espezifikoetan arriskua murrizteko neurriak ezartzen dituzte hurrenez hurren.