EFSAk berrikusi egin ditu fosetil/azido fosfonikoaren hondakinen gehieneko mugak (LMR), eta azido fosfonikoa duten produktuen definizioa aldatu du; hortik abiatuta, LMR berriak proposatu ditu.

396/2005 Erregelamenduaren (EE) 6. artikuluari jarraikiz, EFSAk fosetil/azido fosfonikoaren LMRak aldatzeko eskaera bati erantzun dio. Eskaera horrek zerikusia du patata, garia eta animalia-jatorriko zenbait produktu egitean erabiltzen den potasio-fosfonatoarekin. Eskaerarekin batera aurkeztutako informazioa nahikotzat jo da aztergai ziren labore eta produktuentzat LMRen proposamen berri bat egiteko.

EFSAk ondorioztatu du nekazaritza-jardunbideetan erabiltzen den potasio-fosfanatoaren hondakinak jateak oso arrisku txikia dakarrela kontsumitzaileentzat.

Gaur egun jasota dagoen «Fosetil-Al»-aren definizioa ikusita (fosetilaren, azido fosfonikoaren eta horien gatzen batura, fosetil gisa adierazita), izendapena aldatzea proposatzen du, eta hemendik aurrera izen hau ematea: azido fosfonikoa eta bere gatzak, azido fosfoniko gisa adierazita.

EFSAk ondorioztatu du nekazaritza-jardunbideetan erabiltzen den potasio-fosfanatoaren hondakinak jateak oso arrisku txikia dakarrela kontsumitzaileentzat.