FAO/OMEk produktu fitosanitarioak manipulatu eta aplikatzean langileak babesteko jardunbide egokien gida bat argitaratu du orain dela gutxi. Dokumentuaren helburua da aplikazio fitosanitaroak kontrolatzen dituzten agintaritza arduradunei laguntzea, norberaren babesaren eta NBEak erabiltzearen esparruko legeria nazionalak eta araudiak indartu ahal izateko.

Dokumentuaren helburu nagusia da produktu fitosanitarioekiko esposizioaren ondoriozko arriskua murriztea. Horretarako, bereziki azpimarratzen da norbera behar bezala babesteko beharra, NBEak erabiltzearen bidez (norbera babesteko ekipamenduak).

Lehen atalean, norberaren babesari eta NBE-en hautaketa eta erabilerari buruzko informazio teknikoa jasotzen da. Bigarren atalean, politika aplikagarriak proposatu eta norberaren babesa hobetzeko zenbait neurri gomendatzen dira.

Helburua da pestizidak aplikatu eta erabiltzen dituzten agenteek dokumentua erreferentzia gisa erabili ahal izatea, bereziki diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan, non pestizidei buruzko legeria eta NBE-en eskuragarritasuna mugatuak diren.

Batez ere nekazaritzaren sektoreko pestiziden eta biopestiziden aplikaziora bideratzen da, baita osasun publikoan bektoreak kontrolatzera ere.