Laborantzak: Ortuariak

Landare-osasuna

Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du.

Ortuarien izurriak

Hona hemen ortuariek izaten dituzten izurri nagusiak:

1. Landare-zorriak
2. Armiarma gorria
3. Euli zuria
4. Nematodoak
5. Meatzariak
6. Tripak

Ortuarien gaixotasunak

Hona hemen ortuariek izaten dituzten gaixotasun nagusiak:

1. Alternaria
2. Bakterio-txankroa
3. Oidioa
4. Herdoila

Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua.

Kontrol Ofiziala

Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin.

Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana dela esan daiteke. Estatu mailan, Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2021-2025 indarrean dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2021-2025 osatu da.

Kutsatzaileak

Plagiziden Hondakinen Gehieneko Mugak (HGMak)

HGMa elikagaietan eta pentsuetan legez toleratzen den plagiziden hondakin kopuru handiena da, 396/2005 (EE) Araudiarekin bat etorriz ezarritakoa.

La utilización de los plaguicidas en las cosechas puede conllevar la presencia de residuos, esto es, restos de la utilización de un producto fitosanitario, incluidos sus metabolitos y los productos resultantes de su degradación o reacción.

Ortuarien kasuan,  produktu fitosanitarioen hondakinen gehieneko mugak ondorengoak dira:

Zenbait kutsatzaileren mugak

Ortuarien mikotoxina eta metal astunak Batzordearen 1881/2006 Araudian (EE) daude araututa, eta horren bidez zehazten da elikagai produktuetako kutsatzaile jakin batzuen gehienezko edukia.

Nitratoak

Nitratoei dagokienez, ortuariak dira gizakien ingesta-iturri nagusia, klima-baldintzek eragin handia dutelako zenbait ortuariren nitrato-mailan; esaterako, letxuga eta espinaken mailan. Horrenbestez, gehienezko mugak ezarri behar dira urtaroaren arabera.

Ortuarien kasuan, zenbait kutsatzaileren gehienezko edukiak  2023/915 Araudian atxikitutako tauletan aurkitu daitezke:

Muga mikrobiologikoak

2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, elikagaien muga mikrobiologikoak ezartzen ditu.

Salmonella eta E.Coli

2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, Salmonella eta E. Coli ortuari, fruta eta produktu eratorrien inguruan aipamena egiten da 1. kapituluan.

Salmonella, E.Coli eta beste zenbait kutsatzailaren kasuan gehienezko edukiak 2073/2005 Araudiko I. Dokumentu Atxikituan aurkitu daitezke:

Trazabilitatea

Trazabilitatea, elikagai jakin baten jatorria eta ibilbidearen etapa guztiak (biltzea, ekoiztea, egitea, biltegiratzea, banatzea…) berreraikitzen ahalbidetzen duen tresna da. 178/2002 Araudiak ezarten ditu trazabilitateak bete beharrekoak.

Nekazaritza ustiategiek identifikatu egin beharko dituzte euren zuzkitzaile edo hornitzaileak zein bezeroak, eta informazio horren erregistro sistema izan beharko dute.

Ortuarien ekoizlearen trazabilitatea

Ustiategi berean ekoizten diren ortuarien kasuan, nekazariak laboreei, uztari, garraioari eta biltegiratutako produktuari buruzko datuak erregistratu beharko ditu ustiategiaren instalazioetan dagoen bitartean.

Atzeranzko trazabilitatea

  • Laboreei buruzko datuak (landareak ugaltzeko materialen jatorria: haziak, haztegietako landareak, zuhaitz-landareak, landaretxoak…).

Barne trazabilitatea

Ekoizleak gutxieneko informazio hau jaso beharko du:

  • Ereindako uzten kopurua eta eremu osoa.
  • Tratamendu fitosanitarioak (aplikazioaren data, merkataritza-izena, saltzailea, lotearen kodea, dosia, itxaroteko epea, eta abar).
  • Uzta zein egunetan jaso den.
  • Loteen kopurua.
  • Ustiategi barruko garraioari buruzko datuak: jatorria, norakoa eta zein egunetan garraiatu den, baita atoi edo kamioien identifikazioa ere.
  • Biltegiratzea: ortuariak prozesatu arte gordetzeko erabiltzen diren biltegiei buruzko datuak: identifikazioa, kokapena, zein egunetan uzten/ateratzen den.

Aurreranzko trazabilitatea

Ortuarien kasuan, lotea esan ahal zaio entrega berean bezero berberari ematen zaion ortuari baten kopuruari. Hona hemen erregistratu beharreko informazioa:

  • Zein bezerori eman zaion produktua.
  • Produktu mota.
  • Emandako produktuaren lotea edo trazabilitate-kodea.
  • Produktu-kopurua.
  • Produktua zein egunetan eman den.

Erregistroak eta Baimen administratiboak

Nekazal-jarduera baten garapenak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. NEEO, EOEO, TOEE eta NMEO dira erregistro nabarmenenak.

Ekoizpen sistemak

Gaur egun erabiltzen diren ekoizpen sistema garrantzitsuenak Ekoizpen konbentzionala -berez, Izurriteen Kudeaketa Integratua erabiltzea behartuta dago- Ekoizpen Integratua eta Ekoizpen Ekologikoa dira.

Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)

Maiatzaren 12ko, lurralde gainautonomiko eremuko Jatorrizko Izendapen Babestuen (BJI) eta Indikazio Geografiko Babestuen (AGB)  6/2015 Legea eta (UE) 1151/2012 Araua dira AGBak eta BJIak arautzen dutenak.

Lehengaiak ekoiztu, eraldatu edo egiten diren prozesuetan, inguru geografikoak gutxienez etapa batean presentzia badu, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) deritzo. Gainera produktua izen-ona hartzearen onura du.

Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:

  • Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena,
  • Aipatu jatorri geografikoari leporatu dakiokeen kalitate zehatz, ospe edo bestelako ezaugarriren bat izatea, eta
  • Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Adierazpen Geografiko Babestu bakarra dago ortuariekin erlazionatuta:

Página actualizada el