Laborantzak: Mahatsondoa

Landare-osasuna

Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du.

Mahatsondoen izurriak

Hauek dira mahastiei eragiten dieten izurri nagusiak:

1. Mordoen sitsa
2. Armiarma horia
3. Pirala
4. Akariosia
5. Altica
6. Har grisak
7. Erinosia
8. Eltxo berdea

Mahatsondoen gaixotasunak

Hauek dira mahastiei eragiten dieten gaixotasun nagusiak:

1. Mildiua
2. Oidioa
3. Usteldura grisa

Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua.

Kontrol Ofiziala

Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin.

Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana dela esan daiteke. Estatu mailan, Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2021-2025 indarrean dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2021-2025 osatu da.

Kutsatzaileak

Plagiziden Hondakinen Gehieneko Mugak

LMRa elikagaietan eta pentsuetan legez toleratzen den plagiziden hondakin kopuru handiena da, 396/2005 (EE) Araudiarekin bat etorriz ezarritakoa.

Plagizidak uztetan erabiltzeak hondakinak sortzea ekar dezake; hau da, produktu fitosanitario bat erabiltzeagatiko hondakinak, horien metabolitoak eta euren degradazioaren edo erreakzioaren ondoriozko produktuak barne.

Mahatsondoen kasuan, produktu fitosanitarioen hondakinen gehieneko mugak ondorengoak dira:

Zenbait kutsatzaileren mugak

Mahatsondoen mikotoxina eta metalastunak Batzordearen 2023/015 Araudian (EE) daude araututa, eta horren bidez zehazten da elikagai produktuetako kutsatzaile jakin batzuen gehienezko edukia.

Okratoxina A (OTA)

Okratoxina Ari (OTA) dagokionez, zerealen ondoren ardoa da OTAren eguneroko ingesta nagusia dakarren elikagaia. Mahatsetan dagoen OTA transmititu egin daiteke mahatsetatik ardora, berau egiten den bitartean.

Ikerketa gehienetan atzeman da OTAren mailak altuagoak direla ardo beltzean ardo gorrian baino, eta horien ondoren daude ardo zuriak; izan ere, muztioa mahatsaren patsarekin beratzen da, eta horrek erraztu egin dezake horietatik OTA ateratzea.

Mahatsondoen kasuan, zenbait kutsatzaileren gehienezko edukiak 2023/915 Araudian atxikitutako tauletan aurkitu daitezke:

Muga mikrobiologikoak

2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, elikagaien muga mikrobiologikoak ezartzen ditu.

Listeria monocytogenes

2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, Listeria monocytogenes ardoaren kasuan aipatzen du 1. kapituluan.

Listeria monocytogenes eta beste zenbait kutsatzailren kasaun gehienezko edukiak 2073/2005 Araudiko I. Dokumentu Atxikituan aurkitu daitezke:

Trazabilitatea

Trazabilitatea, elikagai jakin baten jatorria eta ibilbidearen etapa guztiak (biltzea, ekoiztea, egitea, biltegiratzea, banatzea…) berreraikitzen ahalbidetzen duen tresna da. 178/2002 Araudiak ezarten ditu trazabilitateak bete beharrekoak.

Nekazaritza ustiategiek identifikatu egin beharko dituzte euren zuzkitzaile edo hornitzaileak zein bezeroak, eta informazio horren erregistro sistema izan beharko dute.

Ardo-produktorearen trazabilitatea

Errioxa ardoa produzitzea zuzenduak daueden ustiapenek aplikatu beharreko trazabilitate neurriak, “Errioxa” Jatorri-Izendapen Kalifikatua araupetzen duen Batzordearen APA/3465/2004 Aginduaren baitan dago.

APA/3465/2004 arauak ondorengoa ezartzen du:

  • Batzorde erregulatzaileak mahastien titular inskribatuei igorriko die dagokien mahastizain-txartela, pertsonala eta eskualdaezina. Bertan erregistratuko dira egindako sarrerak, eta kontrol-tresnaren balioa izango du. Horretarako, derrigor erabili beharko da egiten diren emakida eta, halakorik balego, salmenta guztietan.

  • Txartel horrek lotu egiten ditu mahastizaina (pertsona fisikoa zein juridikoa izan) eta titular gisa lotuta duen mahats-ekoizpenaren potentziala, Mahastien Erregistroan inskribatutako azalerarekin bat etorriz.
  • Sistema horrek ahalbidetu egiten du upategiak jatorria eta iturria identifikatu ahal izatea, mahatsaren sorta ematen denean. Bestalde, batzorde erregulatzaileei ahalbidetu egiten die jatorri-izendapenari buruzko datu guztiak ezagutzea.
  • Mahastizainek eguneratuta izan beharko dute landa-koadernoa edo ustiategiko koadernoa.

  • Ustiategian egiten den tratamendu bakoitzerako, honako informazio hau zehaztu behar da: aplikatzailearen eta, halakorik badago, aholkulariaren identifikazioa; erabilitako makinaren edo tratamendu-ekipoaren identifikazioa; bidezkoa denean, erregistro-zenbakiaren adierazpena; tratamenduaren efikaziari buruzko balorazioa; tratamenduaren data; kontrolatu beharreko izurritea; lursailaren identifikazio-zenbakia; laborantza; azalera; aplikatutako produktua; produktuaren kilogramo edo litroak; eta bidezko bestelako oharrak.

Erregistroak eta Administrazioaren baimenak

Nekazal-jarduera baten garapenak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. NEEO, EOEO, TOEE eta NMEO dira erregistro nabarmenenak.

Mahastizaintzaren erregistroa

Euskal Autonomi Erkidego mailan, mahastizaintzaren sektorea 5/2004 Araudiaren bitartez antolatuta dago.  Estatu mailan, 1338/2018 EDak arautzen du, eta europa mailan (UE) 2018/273 Auraudiak.

Mahastizaintzaren erregistroa erregistro ofizial bat da, eta bertan inskribatuko dira mahastizaintzako jarduera eta espediente guztiei lotutako jarduerak guztiak.

Euskadiko mahastizaintza-erregistroa lurralde historiko bakoitzeko mahastizaintza-erregistroek eratuko dute, eta horiek guztiak datu-base berean sartuko dira.

Foru-aldundiek kudeatu eta eguneratuko dute euren lurraldeari dagokion mahastizaintza-erregistroa. Bertan, sail bakoitzetik bereizita jasoko dira honako hauei buruzko datuak: azalera, kokapena, landatutako barietatearen eta erabilitako mentagaiaren adierazpena. Orobat, kalitatezko ardo batean inskribatuko da.

Araudi hori betetzeko, mahastizainak gauzatu beharreko oinarrizko eta nahitaezko izapideak honako hauek dira:

  • Erauzteko eskaera, mahasti bat erauzi aurretik egingo dena. Izapidetzea eta onespena ematea ustiategia dagoen lurraldeko foru-aldundiaren eskumenak dira. Eskaera horrek sortu egiten ditu lursail horretan edo beste batean (horrenbesteko azalera duena) mahatsa birlandatzeko eskubideak.

  • Landatzeko baimena. Lursail batean mahatsa landatu edo birlandatu aurretik eskatzen da; zehazki, ustiategia dagoen lurraldeko foru-aldundiari eskatzen zaio, eta horrek izapidetzen du. Baimenak lotura du birlandatzeko eskubideak edukitzearekin, landatze berria edo landatze esperimentala egiteko baimena lortu ahal izatea salbu.

  • Uzta-aitorpena, mahatsaren ekoizleek urtero aurkeztu behar dutena.

  • Mahastiaren aldaketak: Inskribatutako edozein lursailetan egindako aldaketa, erresgistroa jakinaren gainean jarri beharko da. Eskaera-orri normalizatua erabiliko da. Aldaketak ondorengoak izan daitezke:

    • Mahastiaren izen-aldaketa: salerosketa, alekairu edo lagarpen baten ondorio, titular berriak dokumentu baten bitartez edo aurreko jabearen presentziaren bitartez akreditatu beharko du mahastiaren jabetza.

    • Mahastiaren ezaugarrien aldaketa: desberdintasunak edo aldaketak zuzenduko dira.

Ekoizpen sistemak

Gaur egun erabiltzen diren ekoizpen sistema garrantzitsuenak Ekoizpen konbentzionala -berez, Izurriteen Kudeaketa Integratua erabiltzea behartuta dago- Ekoizpen Integratua eta Ekoizpen Ekologikoa dira.

Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI)

Mahatsondoa eta ardoaren Ley 24/2003 Arauak eta 6/2015 Arauak, artikulu batzuk indargabetzen duena, dira etstatu mailan BJIak arautzen dutenak. Europa mailan (UE) 1151/2012 araudiaren arabera dago.

Babestutako Jatorri Izendapenak (BJI) dira kalitate bereizia aitortzeko erabiltzen den sistemak, honako hauek aintzat hartzen dituztenak: berezko ezaugarrien eta ezaugarri bereizgarrien karietara, lehengaiak ekoizten diren eta produktuak egiten diren inguru geografikoa, eta prozesu horietan parte hartzen duen giza faktorearen eragina.

Mahastiei eta ardoari buruzko 24/2003 Legeak honako hauek jasotzen ditu:

JATORRI IZENDAPENA (JI): herrialde, eskualde, udalerri edo leku jakin bateko izena da, administrazioaren aitorpena jaso duena, honako baldintza hauek betetzen dituzten ardoak izendatzeko erabil daitekeena:

  • Herrialde, eskualde, udalerri edo leku jakin batean ekoitziak izatea, bertako mahatsekin.
  • Prestigio handia izatea merkataritzaren trafikoan, jatorria dela eta.
  • Kalitatea eta ezaugarriak, funtsean edo esklusiboki, inguru geografikoak ematea (horren baitan daude natur eta giza faktoreak).
  • Gainera, gutxienez bost urte igaro behar izan dira, geografia-adierazpenaren bidez kalitateko ardo gisa aitortu zenetik.

JATORRI IZENDAPEN KALIFIKATUA (JIK): jatorri-izendapenei eskatu ahal zaizkien betekizunak ez ezik, honako hauek ere bete beharko ditu:

  • Gutxienez hamar urte igaro izana jatorri-izendapenaren aitorpena jaso zuenetik.
  • Merkaturatutako ardo guztia botilaratzea eremu geografiko mugatuan inskribatutako eta kokatutako upategietan.
  • Kontrol-sistema bat izatea, ekoizten denetik merkaturatzen den arte, kalitatea eta kopurua kontrolatzeko, barne hartuta kontrol fisikoa, kimikoa eta organoleptikoa, bolumen mugatuko sorta homogeneoen bidez.
  • Debekatuta dago upategi berean aldi berean JIK izateko eskubidea ez duten ardoak egotea, lurraldean kokatutako ordainketa-ardo kalifikatuak direnean salbu.
  • Mugatze kartografikoa ezarri behar da, udalerrika, JIK jasotzeko eskubidea duten ardoak ekoizteko lursail egokietan.

“Errioxa” Jatorri Izendapen Kalifikatua banatu egiten da Ebro goienaren inguruko hiru probintzietan: Errioxan, Araban eta Nafarroan.

Página actualizada el