Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko gida berria:Aza, azalorea, brokoli… – MAGRAMA 2016
MAGRAMAk argitaratu du izurriteen kudeaketa integratuari buruzko gida (GIP) Brassica generoko laboreentzat (brokolia, azalorea, bruselaza, azaburua, Txinako aza, aza, aza-errefaua, arbi-gara eta erromaneskoa).
Gidan, hasteko, Izurriteen, Gaixotasunen eta Belar Gaiztoen Kudeaketa Integratua zuzen aplikatzeko aintzat hartu beharreko gogoetak biltzen dira.
Halaber, Kudeaketa Integratuari buruzko Gida egoki ezartzeko printzipio orokorrak deskribatzen dira, eta eremu sentikorretan eta gune naturaletan arriskuak murrizteko berariazko neurriak ere ematen ditu. Bestalde, izurriteen zerrenda praktikoa eta izurrite bakoitzari dagokion fitxa ere badauzka.