Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi eguneratu ditu bere katalogoko bi gidaliburu.

Lehenak zerrendatu egiten ditu hainbat landare-gaixotasun (besteak beste, herdoila, oidioa, monilia, txankroa eta su-gorrina) kontrolatzeko metodoak, eta bigarrenak jardunbide egokiak aurkezten ditu, fruta-arbolak landatzean eta inaustean jarraitu beharrekoak.